Josune Irabien

Amurrioko Alkatea

Miren Josune Irabien Marigorta (Amurrio, Araba, 1970) Amurrioko emakumezko lehen alkatea izan zen, 2011n hautatua. Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da.

Josune Irabien

Bizitza
JaiotzaAmurrio, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, itzultzailea eta Alkatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Twitter: josune_irabien Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Amurrion jaio zen, 1970. urtean. Zientzia Politikoak ikasi zituen, eta irakaskuntzan, itzulpengintzan eta hizkuntza normalizazioan aritu da lanean.[1][2][3]

Alkatea aldatu

2011ko ekainaren 11n hartu zuen Amurrioko alkatetza, Pablo Isasi ordezkatuz. EAJk berriro eskuratu zuen Amurrioko Udala, hura galdu zuenetik 24 urte igaro eta gero. Hauteskunde haietan, EAJk jaso zuen boz gehien, zazpi zinegotzien babesa lortuta. Bilduko zazpi zinegotziak abstenitu ziren, eta PPko bi zinegotziek eta PSE-EEkoak euren hautagaiak bozkatu zituzten.[4]

Hurrengo bi legegintzaldietan (2015-2019 eta 2019-2023), Amurrioko alkate izaten jarraitu du.[5][5] Aurretik Arabako batzarkidea izan zen, 2003tik 2007ra bitartean.

EUDELen Batzorde Betearazleko kidea da (2016/2019). Virginia Woolf BASQUESKOLAN parte hartuko du, euskal alkateentzako topagune, elkarrizketa eta prestakuntza gunea.

Erreferentziak aldatu

  1. Josune Irabien Marigorta. Amurrioko alkatea. Virginia Wolf Basqueskola (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  2. Batzarra, Euzkadi Buru. «www.eaj-pnv.eus» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  3. (Gaztelaniaz) «Amurrio: El PNV se hace con la alcaldía» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  4. Berria. «Amurrion EAJkoa izango da alkatea, 24 urteren ondotik» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Josune Irabien repetirá como alcaldesa del PNV en Amurrio cuatro años más» El Correo 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).