Josepha Landaburu

solas etxea edo kafetegia gobernatzen zuen

Josepha Landaburu Lopez de Aretxaga[1] (Gasteiz, 1700 - ?). XVIII. mendearen erdialdetik aurrera behintzat, gobernatu zuen Solas Etxea edo hiriko kafetegia, Hedegile kaleko bigarren etxesailean zegoena.

Josepha Landaburu
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosepha de Landaburu
JaiotzaGasteizXVIII. mendea (323/324 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Bizitza aldatu

Pedro Regalado Olabe Gamarrarekin ezkondu zen 1725ean.[1] Solas Etxeetan edariak eskaintzen ziren, kafea edo ardoa, karta jokoan, xakean, txanketean edo billarrean aritzen zen jendea, eta zer irakurri ere eskaintzen zen, egunkariak edota kazetak. Lagunarte eta kultura lekuak ziren, gai desberdinenak lantzen zirenak, eta hiriko azken albisteen edota edo hiriburutik iristen zirenen berri izan zitekeen bertan.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa. (1725-09-09). Ezkontza-agiria Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoan. (Noiz kontsultatua: 2018-02-20).
  2. Manzanos Arreal, Paloma. (2001). Vives Casas, Francisca ed. Emakumeak Vitoria-Gasteizen mendeetan zehar. Vitoria-Gasteizko Udala ISBN 84-95577-21-6..