Joseph Carey Merrick (1862ko abuztuaren 5a, Leicester, Leicestershire1890eko apirilaren 11, Londres) ingeles hiritar bat izan zen. Ustez, Proteusen sindromea deritzon gaixotasunaren ondorioz ikaragarrizko gorputz desitxuratzea jasan zuen, gaur arte ezagutzen den gaixotasun horren kasu larriena. Elefante gizona ezizena ipini zioten, eta erakustazoka batetik bestera iragan zuen bere bizitzaldi gehiena.

Joseph Merrick

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseph Carey Merrick
JaiotzaLeicester1862ko abuztuaren 5a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaWhitechapel1890eko apirilaren 11 (27 urte)
Hobiratze lekuaCity of London Cemetery and Crematorium (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakartista
Izengoitia(k)Elephant man eta Sloní muž

Find a Grave: 7339523 Edit the value on Wikidata

Bizitzan topatutako oztopo guztiek ez zioten atzera eginarazi. Aitzitik, izaera jator eta prestuko gizona izan zen, eta adimen zorrotzekoa. Olerkiak ere idatzi zituen, haietako ospetsuena honako hau delarik:

« Is true that my form is something odd,

But blaming me is blaming God;
Could I create myself anew
would not fail pleasing you.

If I could reach from pole to pole
Or grasp the ocean with a span,
I would be measured by the soul
The mind´s the standard of the man.

»

Egia da nire itxura arrarro samarra dela,
Baina errua niri botatzea Jainkoari botatzea da
Nik neure burua berriz sortzerik banu
ziur zure gustukoa izanen litzatekeela.

Polo batetik bestera iristerik banu
Edo ozeanoa beso artean hartzerik,
Arimarengatik neurtuko nindukete.
Adimena da gizonaren neurria.

Zinema aldatu

1980. urtean David Lynch zinema zuzendari ingelesak John Merricken bizitzan oinarritutako The Elephant Man filma zinemaratu zuen. Bertan, John Hurt, Anthony Hopkins, Anne Bancroft, John Gielgud, Wendy Hiller, Michael Elphick, Hannah Gordon eta Freddie Jones aktoreek hartu zuten parte.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Merrick