Joseph Hooton Taylor, Jr.

astronomo estatubatuarra

Joseph Hooton Taylor, Jr. (Filadelfia, Pennsylvania, AEB, 1941eko martxoaren 29a -) estatubatuar fisikaria da.

Joseph Hooton Taylor, Jr.

Bizitza
JaiotzaFiladelfia1941eko martxoaren 29a (83 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaHaverford College (en) Itzuli
Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten
Harvard Unibertsitatea
Moorestown Friends School (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Russell Alan Hulse
Victoria Kaspi
David Helfand (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, astrofisikaria, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten
Princetongo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
American Astronomical Society

Biografia aldatu

Kuakero familia batean hazi eta hezia. Familiak New Jerseyn zuen baserri batera joan ziren bizitzera berak zazpi urte zituela. Eskola-urteetan izadiarekin eta zientziekin zerikusia zuen gauza orori buruzko jakin-nahia piztu zitzaion. Irrati, telebista eta bestelako tresna elektroniko hondatuekin jolasean eta esperimentuak egiten ibili zen anaiarekin batera. Kuakeroen beste erakunde batzuetan sakondu zituen ikasketak, Moreston Schoolen eta Haverford Collegen, besteak beste. Matematika, fisika eta kimika landu zituen bereziki, zientzia zer eta zertarako zen aurkitzen hasi zenarekin batera. Bere graduazio-proiekturako irrati-elektronikako ezagutza praktikoak ikerkuntza zientifikoarekin elkartzea pentsatu zuen eta irrati-teleskopio bat eraiki zuen, eskolan erabilitako liburu zahar baten eta irrati-astronomiari buruzko beste baten laguntzarekin. Gero, Harvarden sartu zen, astronomia, fisika eta matematika aplikatuen sailean, eta bere bizitzako lanik gogorrenetako bat egin zuen: irrati-astronomiari buruzko ikerkuntza-tesia, aurrerago pulsarrez egin zituen ikerketetarako oso baliagarria.

Azkeneko urteotan Massachusettseko eta Princetongo unibertsitateetan aritu da lanean, goi-mailako beste zientzialari batzuekin batera. Hain zuzen ere, horietako batekin batera, Allan Hulserekin batera irabazi zuen 1993ko Fisikako Nobel Saria pulsarrei buruz egindako ikerkuntzengatik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu