Josefa Molera

Zientzialari nafarra

Josefa Molera Mayo (Izaba, 1921eko urtarrilaren 23aMadril, 2011ko irailaren 3a) kimikan doktorea eta ikerketa-irakaslea izan zen. Espainiako CSICen lan egin zuen eta geroago Kimikako Nobel saria lortu zuen Cyril Norman Hinshelwood irakaslearekin ikasi zuen.

Josefa Molera
Bizitza
JaiotzaIzaba1921eko urtarrilaren 23a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril2011ko irailaren 3a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria

Gas-likido erako kromatografiaren bidez erreakzio kimikoen analisia egiteko metodologietan aitzindarietako bat izan zen. Ardo eta alkoholdun edarietan erabili zuen metodologia hori, eta patente bat erregistratu zuen geroago metodologia horrekin. Espainiako Kromatografia taldea sortu zuen 1973. urtean.[1]

Oztopo asko gainditu behar izan zituen: bekaduna izan zen, laguntzailea, irakaslea, idazkaria, ikertzailea eta zuzendaria. 17 medikuntza tesi eta 76 ikerkuntza lan argitaratu zituen. Horrela sari asko irabazi zituen, CSICeko Alfonso X el Sabio saria, Perkin Elmer Hispania saria, gas kromatografiari buruzko lanik onenarena eta Kimika eta Fisika Espainiako Erret Elkartearen Domina, esaterako.

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Moleraren familiak asko sufritu zuen gerra zibilean zehar zigor asko jaso zituztelako, eta Josefak gerra zibilarengatik arazo eta oztopo asko izan zituen ikasketak bukatzeko. Dena den, kimikan lizentziatu zen nota altuekin eta denbora laburrean, hiru urtetan bukatu baitzituen ikasketak.

Ikasketak bukatu ondoren, ordaindu gabeko irakasle laguntzaile postua lortu zuen kimika tekniko katedran. Horrela ezin zuen bizibidea lortu eta dena ordaindu, beraz kimikako klaseak ematen zituen jan ahal izateko.[2]

Ikasketak aldatu

Antonio Rius Miro irakasle eta Alonso Barada kimika institutuko kimika katedraren zuzendariordeak, bere laborategietan lan egiteko aukera eman nahi izan zion. Jose Casares Gil zuzendariak, ordea, eskaera ukatu zuen, zegoela beste emakume ikertzailerik argudiatuz. Beranduago, 1946an Rius Rocasolano kimika fisiko institutuko zuzendari izendatu zutenean, Josefa laborategian lanean hasi zen. Laborategiko soldatarekin ez zitzaion aski bizitzeko eta irakasle lanarekin jarraitu zuen. 1948an aurkeztu zuen doktoretza tesia.

1948an mediku titulua eman zioten Madrilgo Unibertsitate Zentralean, nota bikainekin eta cum laude tesia irabaziz. Egindako tesiagatik Sari Berezi bat eman zioten. Tesian oso emaitza onak izan zituen merkurioren elektrodoen aplikazioei buruz, eta Rocasolano Institutan kolaboratzaile postu bat eskuratzea erraztu zion. 1950ean, institutu horrek programa bat ezarri zuen martxan gazte ikerlariak atzerrira joateko, eta Josefa Molera Oxfordera joan zen Cyril Norman Hinshelwoodek zuzentzen zuen laborategian lan egitera (Cyril Normani kimika nobel saria eman zioten 1956 urtean). Hinshelwoodek ez zuen begi onez ikusten Josefaren arrakasta emakumea zelako, baina Josefak irakaslearen aurreiritziak gainditu zituen.[1]

Ikerketak aldatu

Erresuma Batura itzuli zenean praktikan ezarri zuen atzerrian ikasi zuena eta egoera-gasen kromatografoa sortu zutenetariko bat izan zen.[1] 1951an, ez zuten diru nahikoa makina hori egiteko eta teknika sinpleak erabiltzera eta laborategietan egitera behartuta zeuden. Horrela, eskura zuten materialak erabiliz, “etxeko kromatografo bat" sortu zuten. Gainera, ikertzeko ildo berri bat sortu zuen Fisika eta Kimikako institutoan: pirilosiko erreakzioak eta konpostuen oxidazio organikoa. Zinetokimika Departamentua ere sortu zuen bertan, bere erretiro arte zuzendu zuena.

1959an Shelfideko Unibertsitatera joan zen erreakzio kimikoak sakontzera George Porterrekin (honek Nobel Saria irabazi zuen 1967an). Teknika berritzaileak ziren, bere institutora itzultzean praktikan ezarri zituenak. Maila globalean garatu zituen erreakzio kimikoen metodoak kromatografiak sortutakoak, eta hauek edari alkoholdunetan erabili zituen, besteak beste.

2011an hil zen Madrilen, 90 urte zituelarik.

Aitorpenak aldatu

  • Perkin-Elmer Hispania saria jaso zuen 1967an J. A. Domínguez kimikariarekin eta J. Fernández Biarge matematikariarekin lau zutabe kromatografiko konbinatzeko lan batengatik.
  • Espainiako Fisika eta Kimikako Erret Elkartearen Kimikako domina.
  • 2013ko maiatzean Iruñeko Udalak hiriko kale bati Josefa Molera Mayo izena jartzeko proposamena onartu zuen.
  • 2021ean Izabaren Alaba Kutun izendatu zuten eta liburu baten jaso zuten haren historia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Josefa Molera Mayo (1921-2011): Izabatik kimikaren historiara artikulua Zientzia Kaiera bloga (Uxune Martinez, 2014-11-14).
  2. (Gaztelaniaz) «Josefa Molera Mayo (1921-2011): de Isaba a la historia de la química | Vidas científicas | Mujeres con ciencia» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  3. «Izaba recuerda a la investigadora Maria Josefa Molera y reúne su legado en un libro» naiz: 2021-12-18 (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).

Kanpo estekak aldatu