Joseba Ezkurdia

Esku huskako pilotari nafarra
Ezkurdia
Izen osoa: Joseba Ezkurdia Galarraga
Jaiotza data: 1991ko apirilaren 22a (32 urte)
Jaioterria: Arbizu (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,91 m
Pisua: 93 kg
Debutatze data: 2011ko abenduaren 28a
Debutatze pilotalekua: Beotibar pilotalekua (Tolosa)

Joseba Ezkurdia Galarraga, pilota arloan Ezkurdia deituraz ezaguna (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1991ko apirilaren 22a), esku huskako pilotari profesionala da, aurrelaria, Aspe enpresakoa. 1,91 metro luze da, eta 93 kilo pisatzen du.[1] Hiru aldiz irabazi du Lau eta Erdiko txapelketa (2018, 2019, 2022), eta bitan Binakakoa (2018, 2020).

Kirol ibilbidea aldatu

Amateurren mailan 2010eko irailetik 2011ko abendura bitartean jokatutako hamalau txapelketetatik hamabi irabazi eta gero,[2] Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan jokatu zuen profesionaletako estreinako partida, 2011ko abenduaren 28an. Pilotari ikusgarria eta gai handikoa da; bereziki nabarmenak dira haren eskuin bolea bortitza, pilotari ematen dion abiadura bizia eta aurkarien pilotakada zailak defendatzeko gaitasun handia.[3][4]

2018ko apirilaren 9an, lehen titulu handia lortu zuen: Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia, Jose Javier Zabaleta atzelaria lagun.[5][6] Ezkurdia izan zen finaleko jokalari hoberena.[7] 2018an ere, Lau eta Erdiko txapelketa irabazi zuen azaroaren 18an, Jokin Altunaren aurka. 2019an, berriro irabazi zuen Lau eta Erdiko txapelketa. 2020. urtean, haren laugarren finala jokatuta, laugarren txapela irabazi du Binakako Txapelketa Nagusian, Julen Martijarekin batera.[8] 2022ko Lau eta Erdiko txapelketan garaile atera zen, Jokin Altunari 22 eta 21 partida irabaziz.

Lorpenak aldatu

Profesionaletan aldatu

Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiko finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2022 Laso Ezkurdia 22-07 Nafarroa Arena

Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2018 Ezkurdia Altuna III.a 22-17 Nafarroa Arena
2019 Ezkurdia Altuna III.a 22-16 Nafarroa Arena
2022 Ezkurdia Altuna III.a 22-21 Bizkaia pilotalekua

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak aldatu

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
2018 Ezkurdia - Zabaleta Elezkano II.a - Rezusta 22-9 Bizkaia
2020 Ezkurdia - Martija Olaizola II.a - Urrutikoetxea 22-13 Bizkaia

Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketako finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2012 Jaunarena Ezkurdia 22-16 Labrit

Amateurretan aldatu

  • 2011:
    • Espainiako buruz buruko txapelduna.
    • Munduko Kopako buruz buruko txapelduna.
    • Elgeta Torneoko txapelduna.

Erreferentziak aldatu

  1. Ezkurdiaren fitxa, Aspe enpresaren webgunean.
  2. Jon ORMAZABAL: «Joseba Ezkurdia, atzelari gorputzeko aurrelari berria»[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2011-12-28.
  3. Jon ESKUDERO TOLOSA: «Hori da hori bolea!»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2011-12-29.
  4. «Ezkurdia tiene trilita en su volea», Diario Vasco, 2012-01-10.
  5. «Ezkurdia eta Zabaleta txapeldun (22-9)» Berria 2018-04-08 (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
  6. (Gaztelaniaz) G. Vico, Igor. (2018-04-09). «La tormenta perfecta» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
  7. «Binakako txapela nafarra da» EITB.eus 2018-04-08 (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  8. «Ezkurdia eta Martija, txapelak jantzita» www.eitb.eus 2020-12-08 (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).

Kanpo estekak aldatu