Joseba Beloki

euskal txirrindularia
Artikulu hau txirrindulariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beloki».

Joseba Beloki Dorronsoro (Lazkao, Gipuzkoa, 1973ko abuztuaren 12a) euskal txirrindularia izan zen, profesionala 1998tik 2007ra. Afizionatu mailan,Kaiku taldean izan zen. Igotzaile ona eta erlojupeko etapetan ondo moldatzen zen. Miguel Indurainen atzetik, Frantziako Tourreko podium gehien dituen euskal txirrindularia da.

Joseba Beloki

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseba Beloki Dorronsoro
JaiotzaLazkao1973ko abuztuaren 12a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Euskaltel-Euskadi 1998-1999
Festina 2000-2000
ONCE 2001-2003
Bouygues Télécom 2004ko urtarrila-2004ko ekainaren 15a
Saunier Duval-Prodir 2004ko abuztuaren 1a-2004ko abenduaren 31
ONCE 2005-2006
 
Altuera1,78 metro

2003ko Uztailaren 14an ezbehar bat izan zuen. Frantziako Tourreko bederatzigarren etapa zen eta Lance Armstrong liderrarekin zihoan maldan behera Alexander Vinokourov harrapatzeko asmotan. Baina bihurgune batean, bere bizikletaren kontrola galdu zuen eguzkiak desegindako asfalto zati baten gainetik igaro ondoren. Horren ondorioz eroriko handia hartu zuen; izterrezurra, ukondoa eta eskuineko eskumuturra hautsi zituen. Erorketa horren ondoren, bere sasoirik onena galdu zuen eta harrezkero oso lasterketa gutxi amaitu ditu.

2006an sasoi onera itzultzen ari zenean Puerto Operazioan inplikatu zuten, ustez dopaketa kasu batzuekin zerikusirik zuelakoan. Gainera, bete-betean inplikaturik zegoen Eufemiano Fuentes medikuaren bezero bezala agertzen zen operazio honetako sumarioan. Eskandalu honen ondorioz, ezin izan zuen 2006ko Frantziako Tourrean parte hartu. Alabaina, 2006ko uztailaren 26an Joseba errugabetu zuten. Azkenean, 2007ko abenduan, erretiroa hartzea erabaki zuen, dopajearen krisiaren erruz behartua.

Taldeak aldatu

Palmaresa aldatu

Amateurra aldatu

1995

  • Granadako Itzulia

1996

1997

1998

Profesionala aldatu

1999

2000

2001

2002

2003

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzuli Handia 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005
  Italiako Giroa UT
  Frantziako Tourra 3. 3. 2. UT 75.
  Espainiako Vuelta UT UT 3. UT 40.
  Munduko Txapelketa 45. 112.
Legenda
Ez zuen osatu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Kanpo estekak aldatu