Jose Joaquin Ferrer

astronomo espainiarra

José Joaquín Ferrer Cafranga (Pasai Donibane, 1763ko urriaren 26a - Bilbo, 1818ko maiatzaren 18a) gipuzkoar itsasgizona eta astronomoa izan zen.

Jose Joaquin Ferrer

Bizitza
JaiotzaPasaia1763ko urriaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaEspainia
HeriotzaBilbo1818ko maiatzaren 18a (54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Frantziako Zientzien Akademia
Eguzki-eklipsetan koroa kontzeptua Ferrerek asmatu zuen.

Itsas ikasketak egin ondoren Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren ontzietan aritu zen Venezuelarako bidean, eta preso hartu zuten ingelesek. Aske geratu ondoren, Suitzara jo zuen eta astronomia ikasketak egin zituen bertan. Handik, Ameriketara abiatu zen eta Estatu Batuetako Filosofia Elkarteko kide izendatu zuten. Frantziako Institutu Nazionaleko kide izendatu zuten 1813. urtean. Euskal Herrira itzulitakoan (1817), Bilbon egokitu zen zeren eta Donostia, Wellingtongo Dukearen erasoaren ondorioz, erabat txikituta baitzegoen. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen.

Lan zientifikoa aldatu

Ferrer astronomia alorrean gailendu zen. Pasaitarrak Eguzki eklipseak aztertzeko antolatu ziren lehenengo espedizioetan hartu zuen parte. Helburu horrekin 1803an Kubara joan zen eta 1806an New Yorkera; horrela bi eklipse behatu zituen arrakasta handiaz. 1806ko ekainaren 16an New Yorkeko estatuko Kinderhook herrian, eklipse bat aztertzen, koroa kontzeptua sortu zuen, erabateko eklipse batean ikusten den eraztuna definitzeko.[1]

Nazioarteko aitorpena aldatu

Haren lan kartografioei eta astronomikoei esker Jose Joaquin Ferrerek mundu osoko garaiko astronomoen eta matematikarien laudarioak jaso zituen, esaterako Lalande eta Laplace.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu