José Joaquín Arazuri

José Joaquín Arazuri Díez (Iruñea, Nafarroa, 1918ko abenduaren 1a - Iruñea, 2000ko azaroaren 6a) mediku eta historialari nafarra izan zen.[1]

José Joaquín Arazuri

Bizitza
JaiotzaIruñea1918ko abenduaren 1a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2000ko azaroaren 6a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta local historian (en) Itzuli

Biografia aldatu

Zaragozan egin zen sendagile 1944an, eta 1947an pediatrian espezializatu zen. Pediatra bezala eman zuen bere bizitza Iruñean baina, horrez gainera, Iruñeko historiaz idatzi zuenak eman zion ospea. Lan horren emaitza izan ziren, besteak beste, Pamplona calles y barrios, Pamplona antaño, Pamplona estrena siglo eta Pamplona Belle Époque liburuak. Zuzentasun zientifikoari muzin egin gabe, bere lanen emaitzak jendartean zabaltzea izan zen bere kezketako bat, estilo arin eta irakurgarrian. 1992an Hiriaren Urrezko Domina eman zion Iruñeko Udalak lan hori eskertzeko.

Lanak aldatu

  • Pamplona antaño (1965).
  • Pamplona estrena siglo (1971).
  • El Municipio pamplonés en tiempos de Felipe II (1973).
  • Pamplona belle époque (1974).
  • Pamplona. Calles y barrios (1979-1980).
  • Calles pamplonesas (1979).
  • Historia de los Sanfermines (1983-1993).
  • Historias, fotos y "joyas" de Pamplona (1995).

Kaleak eta monumentuak aldatu

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.