José Ignacio Wert

politikari espainiarra

José Ignacio Wert Ortega (Madril, 1950eko otsailaren 18a - ) espainiar politikoa eta, 2011 urtetik 2015era bitartean, Espainiako Gobernuko hezkuntza, kultura eta kiroletako ministroa izandakoa. Zuzenbidean lizentziatua eta soziologian berezitua, enpresa pribatuan eta administrazio publikoan jardun du hainbat urtetan. Espainiar trantsizioan zehar, eskuineko alderdi zenbaitetan militantea izan da eta 1986 urtean Espainiako Kongresuko diputatu ere aukeratu zuten, 1987 urtean kargua utzi bazuen ere. Ministro moduan, polemika sorrarazi duen politikaria izan da, bere ekimenengatik eta horiek sustatuz egindako adierazpenengatik.

José Ignacio Wert

permanent representative of Spain to the OECD (en) Itzuli

2015 - 2018ko ekainaren 30a

Minister of Education, Culture and Sport (en) Itzuli

2011ko abenduaren 22a - 2015eko ekainaren 26a
Ángel Gabilondo, Ángeles González-Sinde - Íñigo Méndez de Vigo Montojo (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986ko uztailaren 9a - 1987ko irailaren 30a - Ángel José López Guerrero
Barrutia: Coruña
Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Madrilgo Udaleko zinegotzia

1983ko maiatzaren 7a - 1986ko uztailaren 15a
Hautetsia: 1983 Madrid City Council election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Ignacio Wert Ortega
JaiotzaMadril1950eko otsailaren 18a (74 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Colegio Santa María del Pilar (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta soziologoa
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Zentro Demokratikoaren Batasuna
Alderdi Popularra

Twitter: Jiwert Edit the value on Wikidata

Edurne Uriarte katedradun eta ABC egunkariaren zutabegilearen lagun sentimentala izan da. Gaur egun, Montserrat Gomendio politikariarekin ezkonduta dago.


Biografia
Madrilgo Erkidegoa
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Ignacio Wert  
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: José Ignacio Wert