José Ignacio Munilla

José Ignacio Munilla Agirre (Donostia, 1961eko azaroaren 13a) gipuzkoar apaiz, teologo eta apezpiku katolikoa da. 2021eko abenduaren 7tik, Orihuela-Alacanteko gotzaina da.

José Ignacio Munilla

Bishop of Orihuela-Alicante (en) Itzuli

2021eko abenduaren 7a -
Jesús Murgui Soriano (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Orihuela-Alicante (en) Itzuli
Donostiako Gotzaina

2009ko azaroaren 21a - 2021eko abenduaren 7a
Juan Maria Uriarte - Fernando Prado Ayuso
Elizbarrutia: Donostiako elizbarrutia
Palentziako apezpikua

2006ko ekainaren 24a - 2009ko azaroaren 21a
Rafael Palmero Ramos (en) Itzuli - Esteban Escudero Torres (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Palencia (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDonostia1961eko azaroaren 13a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Irakaslea(k)José Antonio Sayés Bermejo
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra, apezpiku katolikoa eta apezpiku katoliko latindarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa
Munillaren armarria
In te confido

Bere pentsamolde eta iritziak espainiar nazionalismoarekin eta eskuinarekin lerrokatuak daude,[1][2] eta eusko abertzaletasunaren, abortuaren eta gay eta lesbianen ezkontzen aurkako jarrera itxia erakutsi izan du.[3][4]

Bizitza aldatu

1986ko ekainaren 29an apaiztu zuen Jose Maria Setien Donostiako apezpikuak, Teologia eta Ispiritualtasun lizentzia zuela. Zumarragan apaiz lagunkide izan zen Jasokundeko Andre Mariaren parrokian, 1986tik 1990eko uztailaren 16an Salbadorreko parroko izendatu zuten arte. 2006ko irailaren 10ean, Palentziako elizbarrutiko apezpiku izendatu zuen Manuel Monteiro de Castrok.

Eliza Katolikoaren dotrina irakasten du egunero Espainiako Radio Marian, hainbat egunkaritan artikulugile izateaz gain, batez ere ABC, Religión en Libertad edo Fe y Razón agerkarietan.

2009ko azaroaren 21ean, Benedikto XVI.a aita santuak Donostiako apezpiku izendatu zuen,[5] eta ofizialki 2010eko urtarrilaren 9an hartu zuen kargua. Aurretik, gutun baten bidez, Gipuzkoako parrokoen %77en arbuioa jaso zuen.[6] 2020ko koronabirusaren krisian, 600 euroko isuna jaso zuen Donostian martxo amaieran, beste pertsona batekin autoan zihoala ezarritako bakartze neurriak urratzeagatik.[7]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: José Ignacio Munilla



Aurrekoa
Rafael Palmero Ramos
Palentziako apezpikua
20062009
Ondorengoa
Esteban Escudero Torres
Aurrekoa
Juan Maria Uriarte
Donostiako apezpikua
20092021
Ondorengoa
Fernando Prado