José Calvo Sotelo (Tui, Galizia, 1893ko maiatzaren 6a - Madril, Espainia, 1936ko uztailaren 13a) politikari eskuindarra izan zen. Frankistek erabili zuten haren hilketa Errepublikaren aurka altxatzeko justifikazio gisa.

José Calvo Sotelo


Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 25a - 1936ko uztailaren 13a
Barrutia: Orense (en) Itzuli
Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1934ko maiatzaren 4a - 1934ko maiatzaren 22a
Barrutia: A Coruña (en) Itzuli
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 5a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Orense (en) Itzuli
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 9a - 1932ko abenduaren 7a
Barrutia: Orense (en) Itzuli
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1930eko urtarrilaren 27a - 1930eko otsailaren 15a

Ogasun Ministroa

1925eko abenduaren 3a - 1930eko urtarrilaren 21a
José Corral y Larre (en) Itzuli - Francisco Moreno Zulueta (en) Itzuli

Valentziako gobernadore zibila

1921eko irailaren 3a - 1922ko apirilaren 11
Salvador Muñoz Pérez (en) Itzuli - Rafael García Ormaechea (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1919ko ekainaren 9a - 1920ko urriaren 2a
Leopoldo García Durán - Leopoldo García Durán
Barrutia: O Carballiño
Jaéngo probintziako gobernadore zibila

Bizitza
JaiotzaTui1893ko maiatzaren 6a
Herrialdea Espainia
BizilekuaVelázquez kalea
HeriotzaMadril1936ko uztailaren 13a (43 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
AitaPedro Calvo Camina
AmaElisa Sotelo Lafuente
Ezkontidea(k)Enriqueta Grondona Bandrés (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Law of the University of Zaragoza (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Salvador Minguijón Adrián (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, legelaria, ekonomialaria, estatuaren abokatua eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaJurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia
Colegio de Abogados de Madrid
Acción Española (en) Itzuli
Q60828108 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Espainiar Berrikuntza

Biografia aldatu

Valentziako gobernadore zibila (1921-1922), Herri Administrazioko zuzendari orokorra (1923-1925) eta Finantza ministroa (1925-1930) izan zen Miguel Primo de Rivera diktadorearen gobernuan. Berak jarri zuen indarrean, garai hartan, errentaren gaineko zerga. Petrolioaren monopolioa ezarri eta Espainiako Kanpo Bankua sortu zuen.

Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zenean Portugala erbesteratu eta handik Frantziara joan zen. Frantzian Espainiako errepublikaren aurkako mugimenduaren buru jarri zen eta Italian eta Alemanian hedaturiko totalitarismo ideia asko beretu zituen. 1933an Espainiako parlamentuko diputatu aukeratu zuten baina ez zen bertara itzuli 1934. urtean amnistia legea indarrean jarri zuten arte.

1935ean Donostiako Urumea frontoian mitina eman zuen. “Nahiago Espainia gorria, Espainia zatitua baino”, esaldi ospetsua esan zuen orduan. Bloke Nazional espainiarrak egindako ekitaldia zen, eta eskuin antierrepublikarraren ordezkariak euskal abertzaletasunaren aurka ondoren hitz egin zuen. Honakoa esan zuen hitzez hitz: "Espainia gorri eta Espainia hautsi baten artean, nahiago dut lehena, fase iragankorra izango bailitzateke, eta bigarrena, berriz, betiko haustura litzateke".[1]

1936ko otsaileko hauteskundeetan, ezkerraren aurkako buruzagi nagusietakoa izan zen Calvo Sotelo; bere erakunde politikoa, Bloke Nazional, faxismoaren jarrera askoren alde azaldu zen. 1936ko uztailaren 13an asaltoko guardiek etxean atxilo hartu eta kalean hil zuten. Francok uztailaren 18ko matxinada zuritzeko erabili zuen Calvo Soteloren hilketa.

Idazlea aldatu

José Calvo Sotelo lan desberdinak idatzi zituen: Estudio económico de la Hacienda Española (1929), En defensa propia (1932), Mis servicios al Estado. Seis años de gestión (1931), La voz de un perseguido (1933) eta El capitalismo contemporáneo y su evolución.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu