Jorge Lorenzo (Palma Mallorcakoa, Balear Uharteak, 1987ko maiatzaren 4a - ) motoziklista balearra da. Birritan 250cc-ko munduko txapelketa irabazi du eta gaur egun moto gp-ko mailan dago lehiatzen.

Jorge Lorenzo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJorge Lorenzo Guerrero
JaiotzaPalma Mallorcakoa1987ko maiatzaren 4a (36 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmotoziklista, automobil-pilotua eta motorcycle development rider (en) Itzuli
Kirol zenbakia99
Altuera1,73 metro
Jasotako sariak

jorgelorenzo.com
Facebook: Jorge.Lorenzo.Official Twitter: lorenzo99 Instagram: jorgelorenzo99 Edit the value on Wikidata

Hasiera aldatu

Bere aitak mekanikaria zuen lanbide eta horrek eragina izan zuen txikia zenean. Hiru urte zituenean, bere aitak motor bat egin zion neurrira eta irla balearretako txapelketa nagusian parte hartu zuen. Pixkanaka-pixkanaka motor azkarragoak hasi zen erabiltzen eta 6 urte bete zituenean, lizentzia lortu eta trial, motocross eta halako txapelketetan hasi zen lehiatzen. 10 urte zituenean, irla balearretako txapelduna zen, baina titulu hori beste zortzi aldiz gehiagotan ere irabazi zuen. Hamaika urterekin, Montlau taldeak kontratatu zuen eta talde horrek motorrez hornitzen zuen. Talde honekin parte hartu zuen txapelketa guztietan irabazle atera zen. 14 urte zituenean Jerez-eko lasterketan parte hartu nahi zuen, baina horretarako, 15 urte izan behar zituen gutxienez. Hala ere, zorte handia izan zuen, lasterketako bezpera egunean bere urtebetetzea izan zelako.

 
Jorge Lorenzo bere Yamaha YZR-M1ean. 2008

125cc aldatu

Aurreko kasualitateari esker, munduko txapelketako lasterketa batean parte hartu duen pertsona gazteena izan da. 2002. urtea zen, eta Derbi taldea kontratatu zuen. Urte horretan, 21. postuan geratu zen. Hurrengo urtean, lasterketa bat irabazi zuen Brasilen, eta azkenean 12. geratu zen. 2004an, benetako hobekuntza izan zuen, hiru lasterketa irabaziz eta 4. postua lortuz.

250cc aldatu

125cc-ko txapelketan hiru urte egon ondoren, hurrengo mailara pasatu zen. 2005. urtean sei lasterketa irabazi zituen eta 4 lau pole position lortu zituen. Bere taldekidea Hector Barbera zen, Honda taldean, hain zuzen. Hurrengo urtean Apriliara pasatu zen eta bi urte jarraian munduko txapelduna izan zen (2006 eta 2007 urteetan).

 
Lorenzo (99. zenbakiaz) Valentino Rossi taldekidearen atzetik Frantziako Sari Nagusian. 2010

Moto GP aldatu

Maila honetara pasatzean, Yamaha taldearekin sinatu zuen kontratua eta Valentino Rossi pilotu famatuaren taldekide bihurtu zen. Hasieratik prest zegoela erakutsi zuen; izan ere, bere taldekidearen aurretik geratzen zen askotan. 2008. urtean lasterketa bat irabazi zuen eta azkenengo sailkapenean 4.geratu zen. 2009. urtean 4 lasterketa irabazi zituen eta 2. geratu zen Valentino Rossi-ren ondoren.

2010 urtean, GP kategoriako munduko txapeldun bilakatu zen.

Beste xehetasunak aldatu

  • Telebistako Águila Roja saioan agertu egin da.
  • Valentino Rossirekin duen lehia, inoiz ikusi den lehiarik gogorrenen artean dago.
  • Lasterketa bat irabazi zuen lehen aldiz, Lorenzo´land deitutako bandera jarri zuen.
  • 2009. urtean argitaratutako komiki baten protagonista izan zen.
  • Bere altuera 1.72 metrokoa da eta 56 kilo pisatzen du.
  • Nahiz eta Valentinorekin lehia gogorra izan, 2010eko ekainean Rossi-k lesio larria izan zuenean, adorea ematen zion kamiseta bat jantzi zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Lorenzo