Jorge Lavelli (Buenos Aires, 1932ko azaroaren 112023ko urriaren 9a) argentinar antzerki-zuzendaria izan zen.

Jorge Lavelli

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1931ko azaroaren 11
Herrialdea Argentina
 Frantzia  (1977 -
HeriotzaParisko 13. barrutia eta Paris2023ko urriaren 9a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, opera director (en) Itzuli, errealizadorea eta itzultzailea
Jasotako sariak

IMDB: nm0491846 Musicbrainz: 55a9fadb-fd97-4817-96db-37073d8fd558 Edit the value on Wikidata

Jatorri italiarreko familia batean sortu zen Buenos Airesen. Beka bati esker iritsi zen 1960an Frantziara, eta han hartu zuen bizilekua betiko. Hasiera-hasieratik, testuaren antzerki baliokidea aurkitzen ahalegindu zen, gorputza, erritmoa, espazioa, alderdi plastikoa eta testua bera maila berean ipiniz. Besteak beste, Witold Gombrowicz idazle poloniarra ezagutarazi, eta Fernando Arrabalen obrak antolatu zituen. Opera-alorrean ere lan egin zuen, eta Mozarten Idomeneo Kretako errege obraren antzezpena prestatu zuen 1975ean. 1988an, bere gain hartu zuen Parisko Colline Antzokiaren zuzendaritza. Antzerki modernoa bultzatu izan zuen beti, eta adierazpen-askatasun handia eta mundua ikusteko era bitxia zuten egileekin lan egin zuen. Hala, García Lorcaren El público antzerki-lana estreinatu zuen, artista espainiarraren konpromiso soziala adierazten zuen lanik adierazgarriena. Umore garratza, lotsagabea eta iraultzailea izan zen Lavelliren modurik gogokoena, egile anitz eta ezberdinen bitartez munduari buruzko galderak adierazten dituena. Gaur egun, Le Mechant Theatre konpainiaren zuzendari izan zen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Lavelli