Jony Rodríguez

futbolari espainiarra

Jonathan "Jony" Rodríguez Menéndez (Cangas del Narcea, Asturias, Espainia, 1991ko uztailaren 9a) , Laziok utzita Osasunan jokatzen duen hegaleko jokalari espainiarra da, ezkerreko hegaletik atzerako joka dezakeena.

Jony Rodríguez

Bizitza
JaiotzaCangas del Narcea1991ko uztailaren 9a (32 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bartzelona Futbol Kluba /
Real Oviedo2010 / 201110
Marino de Luanco2011 / 2012325
Real Avilés Club de Fútbol2013 / 2013160
Real Sporting de Gijón2014 / 2016
Málaga Club de Fútbol2016 / 2018
Real Sporting de Gijón2018 / 2018
Deportivo Alavés2018 / 2019
SS Lazio2019 / 2020
Osasuna2020 / 2021
SS Lazio2021 /
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
Kirol zenbakia21
Pisua77 kilogramo
Altuera179 zentimetro

Ibilbidea aldatu

29 urterekin, hainbat taldetan egona da Jony Rodriguez. Bere ibilbidea 6 urterekin hasi zuen Narcea-n, talde txiki bateko futbol eskolan.Talde horretan segitu zuen 15 urtera arte. Orduan Oviedok deitu zion eta hara joan zen 2 denboraldiko kontratua betetzera.Hain denboraldi onak egin zituen, Bartzelonak deitu zion eta beste 2 urte eman zituen han, ikasten zuen bitartean. 2010ean, Oviedora itzuli zen eta denboraldi bat egon zen han Oviedo Vetusta eta Oviedoren lehen taldea txandakatuz (Azken honetan partidu bakarra jokatu zuen). Gero, 2011an Asturiasko beste talde batera, Marinora joan zen eta hurrengo denboraldian berriro Asturiastik atera zen, Getafe B-ra joateko.Partidu gutxi jokatzen zituen eta, berriro Asturiasera itzultzea erabaki zuen, Avilés-era joanez.2013-2014ra begira, Asturiasen gelditu zen baina oraingoan bertako talde hoberenera joan zen: Sporting B-ra.Han ongi sentitu zen eta 8 gol sartu zituen 31 partidutan.Hurrengo denboraldian lehen taldera igo zen eta 2016rarte 82 partidu jokatu zituen 14 gol sartuz. 2016ean, bere jokaldi onengatik, Malagak fitxatu zuen eta denboraldi eta erdian 29 partidutan 2 gol sartu eta gero, Sporting-era itzuli zen baina oraingoan utzita.2017-2018ren bigarren zatian, 21 partidutan 5 gol sartu zituen (Bigarren mailan) eta 2018eko udan, Alavesera joan zen utzita. Urtebete Alavesen jokatu ondoren, Laziok erosi zuen milioi baten truke, eta 2019-2020 denboraldia Serie A-n jokatu zuen. Ez zituen minutu asko jokatu, eta 2020ko udan Euskal Herrira itzuli zen utzita, Osasunara.

Ibilbidea aldatu

Kluba Urtea(k)
Real Oviedo Vetusta 2010-2011
Club Marino de Luanco 2011-2012
Getafe C. F. "B" 2012
Real Avilés C. F. 2013
Real Sporting de Gijón "B" 2013-2014
Real Sporting de Gijón 2014-2016
Málaga C. F. 2016-2018
Real Sporting de Gijón 2018
Deportivo Alavés 2018-