Jonathan Castroviejo

txirrindulari bizkaitarra

Jonathan Castroviejo Nicolas (Getxo, Bizkaia, 1987ko apirilaren 27a - ) euskal txirrindularia da.

Jonathan Castroviejo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJonathan Castroviejo Nicolás
JaiotzaGetxo1987ko apirilaren 27a (36 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Movistar Team 2012-2017
Seguros Bilbao (txirrindularitza taldea) 2006-2007
Orbea Continental 2008-2009
Euskaltel-Euskadi 2010-2011
Team Sky 2018-
 
Pisua62 kilogramo
Altuera171 zentimetro

Twitter: jcastroviejo Instagram: jonathancastroviejo Edit the value on Wikidata

Taldeak aldatu

Amateurretan aldatu

Jubenil kategorietan, Punta Galea Getxo taldearekin korritu zuen. Bertan lortutako sari eta arrakasten ondorioz, Bizkaiko txirrindulari gazterik onenaren izendapena jaso zuen.

Amateuretan, Seguros Bilbao taldearekin parte hartu zuen beti, Xabier Artetxek zuzenduriko taldea berau. Bere lehen urtean, hau da, 2006ean, postu on batzuk lortu zituen, bere taldekide zen Beñat Intxaustiri lasterketa askotan postu bikainak egiten lagunduaz. Bigarren urtean, Seguros Bilbao taldeko buru izan zen (Beñat Intxausti profesional mailara pasa baitzen), eta emaitza benetan onak erdietsi zituen, Ereño, Laukiz, Bergara, Markina eta Euskadiko Erlojuaren Aurkako lasterketetan garaile izanez. Ondorioz, Lehendakari Saria irabazi zuen urte horretan, zeinek 21 urtez azpiko euskal txirrindularirik onena bereizten duen.

Amateurretan izandako ibilbide arrakastatsuaren ondorioz, Euskadi Fundazioak fitxatu zuen bere talderako. Talde honetan, lehendabizi Kontinental mailako Orbea taldean korritzen du, ondoren, maila izanez gero ProTour mailako Euskaltel-Euskadi taldera pasako delarik.

2009an, eginiko denboraldi bikainaren sari gisa, Etorkizuneko Tourrean parte hartu zuen, etapa batean garaile izatea lortuz. Sailkapen nagusiaren lehian, ordea, ezin izan zen sartu, lehen etapetan eroriko bat eduki baitzuen.

2011ko apirilaren 26an, Romandiako Tourreko aitzin-etapa irabazi zuen, erlojupean.

Profesionaletan aldatu

Palmaresa aldatu

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2023

Emaitzak lasterketa nagusietan aldatu

Itzuli Handia 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023
  Italiako Giroa 57. 24. 23. 64.
  Frantziako Tourra 97. 24. 60. 70. 50. UT 23. 48. 15.
  Espainiako Vuelta 148. 65. 36. 100. 60.
  Munduko Txapelketa 122. 48. 51. UT 31. UT UT
  Munduko Erlojupeko Tx 11. 22. 14. 10. 4. 3. 14. 6. 24.
Legenda
Ez zuen osatu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Kanpo estekak aldatu

Jonathan Castroviejo - ProCyclingStats

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jonathan Castroviejo