Jonatan Kaioa (jatorrizko izenburuaː Jonathan Livingston Seagull) Richard Bach idazle eta hegazkinlari estatubatuarraren literatura lan ezagunena da. Fabula bat zeinean hegazti batek, kaio batek, pentsamendu eta kezka antropomorfizatuak dituen.

Jonatan Kaioa
Datuak
IdazleaRichard Bach
Argitaratze-data1970
Generoaphilosophical fable (en) Itzuli eta fikzioa
Jatorrizko izenburuaJonathan Livingston Seagull
ArgitaletxeaMacmillan Inc. (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ISBN9781476793313
OCLC6158608
Euskaraz
IzenburuaJonatan Kaioa
Argitaratze-data1999
BildumaIrakurzale
ISBN9788495421159

1970. urtean arguitaratu zen, eta 1972rako milioi bat kopia gaindituak ziren salmentetan. Reader ' s Digestek bertsio kondentsatua argitaratu zuen, eta liburua iritsi zen New York Times Best Seller zerrendara, non 38 astez geratu zen. 1972 eta 1973 urteetan AEBtako Publishers Weekly-ko salduenean zerrenda egon zen. Nazioarteko banaketa eta hainbat hizkuntzatako itzulpenak etorri ziren gero.

Gaia aldatu

Jonatan izeneko kaioa aspertzen da egunerokotasunarekin, janaria arrantzatu eta janaria bilatu, beste zereginik ez. Berak egin nahi duena hegan egin, ortzemugararaino joan, bazterrak ezagutu, mundua ikusi eta ulertu. Eta horri ekiten dio, zoriontasunaren bila. Norberaren bide propioa egitearen alde eta konformismoaren kontrako fabula bat da azkenean.

Izenburua aldatu

Ingelesezko izenburuak pertsona izena ematen dio kaioari, Jonathan Livingston Seagull, eta zenbait hizkuntzatako itzulpenetan bide beretik jo izan da. Hala ere, hizkuntza batzuetan izenburua kaioa artikuluz agertzeko hautua hartu izan da. Adibideakː

  • Juan Salvador Gaviota (gaztelania)
  • Jonathan Livingston le goéland (frantsesa)
  • Die Möwe Jonathan (alemana)
  • Fernão Capelo Gaivota (portugesa)
  • Joan Salvador Gavina (katalana)
  • Jonatan Kaioa (euskara)

Euskarazko itzulpena aldatu

Euskarazko itzulpena (Jonatan Kaioa) Hiria argitaletxeak eman zuen argitara 1999an. Euskarazko itzulpengintzaren Nor da Nor datubasean ez da ageri itzultzailearen izenik[1].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).

Kanpo estekak aldatu