Jonah Lomu

hamabosteko errugbilari zeelandaberritarra

Jonah Tali Lomu (Auckland, Zeelanda Berria, 1975eko maiatzaren 12a – Auckland, 2015eko azaroaren 18a)[1] zeelandaberritar errugbi jokalaria izan zen, hegaleko postuan aritzen zena. Historiako errugbilaririk hoberenetako bat izan zen. Munduko Kopetako entsegu marka ezarri zuen eta, askoren ustez, errugbi modernoaren aitzindaria izan zen.[2] Ospe handia bildu zuen, baita errugbizale ez zirenen artean ere.[3][4]

Jonah Lomu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJonah Tali Lomu
JaiotzaAuckland1975eko maiatzaren 12a
Herrialdea Zeelanda Berria
HeriotzaAuckland2015eko azaroaren 18a (40 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
sindrome nefrotikoa
bihotz-biriketako geldialdia
Hezkuntza
HeziketaWesley College (en) Itzuli
Irakaslea(k)Jayson Vemoa (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Pisua119 kilogramo
Altuera196 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

jonahlomu.com
Twitter: JONAHTALILOMU Find a Grave: 155112096 Edit the value on Wikidata

Dohain fisiko paregabeak zituen, 1,96 metro eta 125 kilotik gora. Gorpuzkera gihartsua izateaz gain, abiadura handikoa zen. 100 metroak 11 segundotik behera egiten zituen. Gelditzeko oso zaila zen, eta izua sorrarazten zien aurkariei. Harekin batera, hegaleko profil berri bat zelairatu zen: abiadura handiko eta gorpuzkera sendokoena.[2]

1994ko ekainaren 26an, debuta egin zuen Zeelanda Berriko errugbi selekzioarekin, Christchurchen, Frantziaren aurka. 2002an erretiratu zen arte, 63 partida jokatu zituen All Blacksekin eta, bereziki, 1995eko eta 1999ko Munduko kopetan nabarmendu zen.[5][2]

Bizitza aldatu

Jonah Lomu Aucklanden jaio zen, 1975eko maiatzaren 12an. Gurasoak, Semisi eta Hepi, Tongako etorkinak ziren. Haurtzaro zaila ukan zuen, eta bai berak, bai amak, aitaren bortizkeria pairatu zuten.[6] Tongan, izeba baten etxean, urte batzuk igaro ostean, Aucklanden hazi zen. Wesley College ikastetxe metodistan ikasi zuen.[7]

Hamalau urterekin hasi zen hamabosteko errugbian, Wesley ikastetxean; lehenago, hamahiruko errugbian aritua zen. Luze gabe agerian gelditu zen haren gaitasuna, eta gazte mailako selekzioaren deia jaso zuen. 1994ko martxoan, Hong Kongeko zazpiko errugbiko txapelketa irabazi zuen Zeelanda Berriko selekzioarekin, Eta, urte bereko ekainaren 26an, debuta egin zuen All Blacksekin: 19 urte eta 45 egun zituen.[5]

1995eko Munduko Errugbi Kopan, zaleak zur eta lur utzi zituen bere indar eta abiadurarekin. Jokatu zituen bost partidetan, zazpi entsegu erdietsi zituen. Horren ondorioz, profesional bihurtu berri zen errugbiaren ikono bilakatu, eta mundu osoan ospetsu egin zen. 1999an gailurra jo zuen, Galesko Munduko Errugbi Kopan zortzi entsegu lortuz.

Haren ibilbidea, ordea, osasun arazoek eten zuten. Giltzurrunetako arazoa diagnostikatu zioten 1997an eta, arazoa handitu ahala, errugbian aritzeari utzi behar izan zion. 2002an, artean 27 urte besterik ez zituenean, jokatu zuen azken partida Zeelanda Berriarekin. 2003an arazo haiek larriagotu ziren, eta 2004an giltzurrun-transplantea egin zioten.[2] 2005ean itzuli zen zelaietara, baina ez zuen lehengo joko maila berreskuratu. 2007an behin betiko erretiratu zen errugbi profesionaletik, nahiz eta ondoren ere ongintzako partida batzuk jokatu zituen.

Haren osasun arazoak, baina, ez ziren horretan gelditu. Ebakuntza egin eta zazpi urtera, 2011n, heriotza oso hurbil izan zuen; orduz geroztik, osasun ahularekin bizi izan zen.[2] 2015ean hil zen, bihotzekoak jota, 40 urte zituela, Londresen egin berri zuen egonaldian dialisi tratamendua jaso ondoren.[8]

Palmaresa aldatu

Wellington aldatu

  • National Provincial Championship
    • irabazlea: 2000

Blues aldatu

Zeelanda Berriko selekzioa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Jonah Lomu All Blackseko jokalari ohia zendu da. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-4-4).
  2. a b c d e Zabaleta, Eneritz. Izarra itzali egin da. Berria, 2015eko azaroak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-4-4).
  3. Jonah Lomu. kidzworld.com (Noiz kontsultatua: 2023-4-5).
  4. Jonah Lomu's rugby journey. news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-4-5).
  5. a b Jonah Lomu. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-4-5).
  6. La dernière interview poignante de Jonah Lomu. lequipe.fr (Noiz kontsultatua: 2023-4-4).
  7. Ferrante, Patrick. Jonah Lomu était d'origine wallisienne. la1ere.francetvinfo.fr (Noiz kontsultatua: 2023-4-4).
  8. Jonah Lomu All Blackseko jokalari ohia zendu da. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-18).

Kanpo estekak aldatu