Jon Kortajarena Redruello[1] (Bilbo, 1985eko maiatzaren 19a) euskal herritar modelo bat da.

Jon Kortajarena

Bizitza
JaiotzaBilbo1985eko maiatzaren 19a (38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksupermodeloa, aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Altuera1,88 metro

IMDB: nm2392852 Allocine: 422656 Allmovie: p645031
Facebook: JonKortajarena Twitter: jonkortajarena Instagram: kortajarenajon Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

2003an Agencia View izeneko agentzian hasi ondoren,[2] Roberto Cavalli diseinatzaileak bere kuttunen artean aukeratu zuen. Tom Ford diseinatzailearekin lan egin ondoren, munduko hamar gizonezko modelo estimatuen artean kokatu da.[3]

2009an Tom Forden film batean debutatu zuen zineman, A Single Man izenekoa hain zuzen ere.[4]

Ibilbidea aldatu

Jon Kortajarenaren ibilbidea, modaren arloan, 2003an hasi zen. Lagun batek show batera, Bartzelonan, berarekin joatea eskatu zioenean. Han bertan, gaur egun den ordezkaria ezagutu zuen. Jon Kortajarenaren lehen desfilea Madrilen izan zen, Cibelesen hain zuzen ere. Bilbotik mundua ezagutzera joan zen. New Yorken izan zen hilabete batzuk.

2004an, Milanen eta Parisen, goi mailako marketarako desfileak egin zituen. Marka famatu haien artean zeuden Emporio Armani eta John Galliano. Jon Kortajarenak diseinugile askotarako lanak egin ditu, adibidez: Gianfranco Ferre, Dolce & Gabbana, Salvatore Ferragamo, Giorgio Armani, John Galliano, Chanel, Jean Paul Gautiel eta Missoni. Handik aurrera munduko diseinugile ospetsuentzat ezinbestekoa bihurtu zen.

Jon Kortajarenak lan batzuk egin ditu telebista munduan ere, esate baterako, bere lehen iragarkia telebistan Fanta Z “Mediterraneo” izan zen, edari isotonikoa. Horrez gain, beste hainbat proiektu garrantzitsu egin ditu, besteak beste Guess Irina Shaykekin, David Yurman Kate Mossekin, eta HM Gisele Bundchenekin. Tom Ford diseinugilearentzat bederatzi urtez lan egin du.

Erreferentziak aldatu

  1. Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Kortaxarena onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. www.model-max.com
  3. Forbes aldizkaria
  4. models.com

Kanpo loturak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.