Jon Barberena

euskal idazlea

Jon Barberena Ibarra (Elizondo, Nafarroa Garaia, 1979ko otsailaren 21a - 2019ko irailaren 12a[1]) idazlea eta bertsolaria izan zen. Kirol Irakasletzako diplomaduna, Kultura eta Gizarte Antropologiako lizentziaduna eta Bergarako UNEDen Idazle Eskolako graduondoa zuen. Euskara irakaslea zen lanbidez. Bertsolaritzan ibilbide oparoa egin du, Baztango bertso eskolako kide eta irakasle izana da eta Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapeldunordea bi aldiz (2007, 2008). Bertsogintzan ez ezik, literatura-sorkuntzan ibilia da. Izoztu zitzaigun negu hura (2016) poesia-liburua idatzi zuen eta Ttipi-Ttapako eta Xorroxin Irratiko kolaboratzailea zen.[2]

Jon Barberena

Bizitza
JaiotzaElizondo1979ko otsailaren 21a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2019ko irailaren 12a (40 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 953

Idazlea aldatu

  • 2011n, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Literatur Lehiaketako lehenengo saria lortu zuen poesian,¡ Emaztekien oihu mutuak lanarekin.
  • 2013an, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Literatur Lehiaketako bigarren saria lortu zuen poesian Kontraerranak lanarekin.
  • 2015ean, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Literatur Lehiaketako lehenengo saria lortu zuen poesian ( ) utsunea lanarekin.
  • 2016an, Nafar Ateneoak eta Iruñeko Udalak antolatutako <<Iruña Hiria>> I. Nazioarteko Poesia Sariketa irabazi zuen Izoztu zitzaigun negu hura poesia lanarekin.
  • 2018an, Mungiako Udalak antolatutako Lauaxeta Olerki Sariketa irabazi zuen Neguko gaba poesia lanarekin.

Bertsolaria aldatu

 
Jon Barberena Nafarroako txapelketan.

Bat-batekoa aldatu

Idatziz aldatu

  • 2003an, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Literatur Lehiaketako bigarren saria lortu zuen bertso paperak modalitatean, Euskal Herriko konpota lanarekin.
  • 2004an, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Literatur Lehiaketako lehenengo saria lortu zuen bertso paperak modalitatean, Algecirasko Carmele lanarekin.
  • 2005ean, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Literatur Lehiaketako lehenengo saria lortu zuen bertso paperak modalitatean, Europa aldetik dator Thaimiren gutuna lanarekin.

Bestelako lanak aldatu

Liburuak aldatu

Ikus-entzunezkoak aldatu

Xorroxin Irratian ere urte aunitzetan izan da kolaboratzailea, batez ere Ti-ta iritzi tartean. 2012an Baztan pelikularako Angel Illarramendik sortutako soinu bandari hitzak egin zizkion; 2015ean Elizondon egin zen Nafarroa Oinezen abestiaren hitzak ere bereak ziren; eta 2004an Iñigo eta Imanol Goikoetxeak Baztandarren Biltzarrerako sortu zuten kantaren hitzak berari zor zaizkio.[2]

Komunikabideak aldatu

  • Berria egunkariko Nafarroako Hitza atalean kolaboratzailea.
  • 2018ko martxotik kolaborazioak egin zituen Ttipi-Ttapan, iritzi saileko 'Nire txanda' atalean; eta aitzinetik 'Bota bertsoa' txokoan ere ale ederrak utzi ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. Goikoetxea, Garikoitz. «Jon Barberena bertsolaria hil da, 'Nafarroako Hitza'-ko kolaboratzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
  2. a b Ttipi-Ttapa. (2019-09-12). «Jon Barberena bertsolaria eta idazlea hil da» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).

Kanpo estekak aldatu