Artikulu hau etakide ohiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jon Agirre (argipena)».

Jon Agirre Agiriano Elurtxuri (Aramaio, Araba, 1942ko martxoaren 8a - Arrasate, Gipuzkoa, 2022ko urriaren 12a[1]) ETAko eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kidea izan zen. Hiru hilketarengatik kondenatua, espetxean egon zen 1981eko maiatzaren 6tik 2011ko maiatzaren 3 arte. Gaixotasun larria eta sendaezina zuen. Parot doktrina aplikatu zioten, espetxe zigorra luzatzeko, eta, horregatik, ez zen kartzelatik atera 30 urteko zigorraldia bete arte.[2]

Jon Agirre Agiriano
Bizitza
JaiotzaAramaio1942ko martxoaren 8a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaArrasate2022ko urriaren 12a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k)Elurtxuri

Atxiloketa aldatu

Jon Agirre 1981eko maiatzaren 6an atxilotu zuen Guardia Zibilak Arrasaten. Hamar egun inkomunikatuta izan ondoren tortura basatiak egin zizkiotela salatu zuen. Espainiako Auzitegi Nazionalak 30 urteko espetxe zigorra ezarri zion.

Osasun egoera aldatu

Artrosi orokortua (bi aldakak ukituak) eta hernia diskala L4-L5en artean jasan behar izan zuen. 2005ean egin zioten eskuineko aldakako ebakuntza: protesi bat ezarri zioten.

Honetaz gain, Diabetes Mellitus zuen, 1998an diagnostikatua. Horren ondorioz alde biko miopia, hiperkolesterolemia, hiperglizeridemia eta Miokardioko Bihotzeko Larriaren arriskua. Flutter (blokeoa) aurikularra. Eta gainera, eskuineko eskuko Dupuytren sindromea, "Hallus valgus" (juanetea) ezker oineko lehen behatzean eta "atzapar" behatzean bigarrenean. 2008ko ekainean egin zioten ebakuntza.

2010eko uztailaren 7an Basurtuko ospitaleko larrialdietako zerbitzuan ingresatu zuten, gastroenteritis baten ondorioz.[3] Ospitaleko tratamendua amaituta berriz Basauriko espetxera eraman zuten uztailaren 16an.[4]

Egoera juridikoa aldatu

30 urtetara zigortua, 1996ko maiatzaren 11an bete zituen zigorraren 3/4ak eta 2006ko urriaren 28an bete behar izan zuen zigor osoa, baina 2006ko irailaren 25ean, Entzutegiko dotrina berria indarrean ezarri eta zigorra beste 5 urtez luzatuko zion ebazpena jakinarazi zioten; irailaren 19an zigorraren kitatzea 2011ko maiatzaren 3ra arte luzatu zion Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko Lehen Arloak. Hau da, 30 urteko zigorra bere osotasunean bete arte.[5]

2005eko uztailaren 15ean bere baldintzapeko askatasuna (92.art.) eskatu zitzaion Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari; urte bereko azaroaren 21ean ezezkoa ebatzi zuen epaileak, bestea beste, 1. graduan sailkatua zutelako. Apelazio errekurtsoa aurkeztu zuen eta 2006ko apirilaren 21an Zaintzarako epailearen ebazpena berretsi zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak.

2007ko urtarrilaren 12an 92. artikulua aplikatzea eskatu zion Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari.

2007ko apirilaren 12an 2. graduan klasifikatu zutela komunikatu zioten, baina 2007ko abenduaren 5ean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralak ukatu egin zion 92. artikulua.

Kartzela aldaketak aldatu

Espetxeratu zutenetik, kartzela hauetan egon zen destinatuta: Carabanchel, Puerto I, Alcala-Meco, Herrera de la Mancha, Langraitz, Ocaña, Sevilla, Tenerife, Alcala Meco, Valdemoro, Tenerife II, Huelva, Hospital Infanta Elena, Malaga, Logroño, Martutene, Langraitz (2010.05.06) eta Basauri.

Denbora honetan guztian, 2007ko apirila arte, lehen graduan izan zuen espainiar Estatuak. Halaber, horietatik 10 urte isolamendu erregimenean igaro zituen, hau da eta, besteak beste, egunak dituen 24 orduetatik 21 oso neurri murritzetako geletan igaro behar izan zituen denbora honetan guztian.

1998. urtean hasi zen oinazeak jasaten baina frogak egiteko ospitalera eraman beharrean, itxaronaldi zerrendan jarri zuten. Bitartean, traslado berriak jasan behar izan zituen, beti ere Euskal Herritik oraindik eta gehiago urruntzeko. Jon Agirre Agirianok lau hilabetetik gora Malagako erietxean igaro zituen. Oinazeen ondorioz, egun osoa etzanik egoten zen. Muletak eskatu zituen ibili ahal izateko baina kartzelak ez zizkion ematen eta, azkenean, preso sozial batek utzi behar izan zizkion. Oinazeen ondorioz, denbora asko pasa zuen bisitetara jaitsi gabe, ezin baitzituen eskailerak jaitsi eta igo. Bisitak egin ahal izateko, beste presoek lokutorioetara joaten laguntzea, bis-erako gelan egin ahal izatea (bera zuten ziegako solairuan baitzeuden), edo bisitak telefono deiengatik ordezkatzea eskatu zuen baina ukatu egin zizkioten beste aukera hauek guztiak. Analisiak, frogak... eskatu arren, denak ukatu zizkioten.

Azkenean, Malagatik Logroñora eraman zuten, 2005eko otsailaren 10ean. Apirilaren 6ean Donostiako Ospitalean ingresatu zuten. Apirilaren 14ean ebakuntza egin zioten eta, ebakuntza ongi atera zen. Maiatzaren 6ean, berriz, Langraitzeko enfermerira eraman zuten eta, bertatik eramaten dute Donostiako Ospitalera. Gerora, Basaurira eraman zuten, eta bertatik Basurtoko ospitalean artatzen zuten, kalera irten zen arte.

Jon Agirre askatzeko mobilizazioak aldatu

Mobilizazio ugari egin dira azken urteetan batez ere gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoak askatzeko.

Aramaioko udalak Agirre Agiriano libre uzteko eskaera egin zion Espetxeetako Erakundeari, osoko bilkuran hartutako ebazpenean hori egitea erabaki zuenez gero.

Arrasaten Jon Agirre Herri Ekimena sortu zen 2004an. Eta hainbat jarduera egin dituzte. 2004ko azaroan, esaterako, mozio bat aurkeztu zuten Aramaioko eta Arrasateko udaletan 92. artikulua aplikatuz Agirre aske utz zezaten eskatzeko. Udalek mozioa onartu eta Madrileko Espetxe Zuzendaritzara, Auzitegi Nazionaleko Zaintza Epaitegira eta Langraizko espetxeko zuzendariari igorri zieten, besteak beste. Bestela ere mobilizazio ugari bideratu eta babes zabala lortu du Jon atxilotu aurretik bizi zen herrian. Hona hemen prentsako lotura batzuk:

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera PSOEk Euskal Preso Politikoen Kolektiboa suntsitzeko benetako apustua egina duela erakusten du Jon Agirre eta beste hainbat euskal preso politiko bizi behar dituzten muturreko egoerak.[6]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu