Jokoz kanpo (futbola)

Jokoz kanpo edo offside jokalari batek egiten duen falta edo arau-urrapena da, baloia jokoan dagoen unean kontrako ate-marratik baloia baino gertuago aurkitzen denean, salbu jokalaria bere taldeari dagokion zelai-erdian kokatua baldin badago edota beraren eta hondoko-marraren artean aurkako taldeko bi jokalari edo gehiago aurkitzen badira.[1] Arbitro laguntzaileek falta hauek seinalatzen dituzte baina azken hitzak arbitro nagusiak du. Gol bat sortuz gero, arbitro nagusiak aginpidea du golak balio duen edo ez erabakitzeko.

Aurrelari urdina jokoz kanpo dago.
Artikulu hau futboleko arauari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jokoz kanpo».

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2004]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.