Johnny Depp, jaiotzez John Christopher Depp II, (Owensboro, Kentucky, AEB, 1963ko ekainaren 9a) aktorea da. Oscar sarirako izendatua. Estreinako filma 1984ko A Nightmare on Elm Street izan zuen. Horren ostean, telebistan aritu zen. Ospea hartuta, Hollywoodera joan zen: 1990eko hamarkadatik aurrera, harrera oneko hainbat filmetan rol nagusia jokatu du.

Johnny Depp

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Christopher Depp II
JaiotzaOwensboro eta Ameriketako Estatu Batuak1963ko ekainaren 9a (60 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Familia
AitaJohn Christopher Depp
AmaBetty Sue Wells
Ezkontidea(k)Lori Allison (en) Itzuli  (1983 -  1985)
Amber Heard  (2015eko otsailaren 3a -  2016ko abuztuaren 16a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMiramar High School (en) Itzuli
Bournville School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, ahots-aktorea, nightclub owner (en) Itzuli, gitarra-jotzailea, aktorea eta musikaria
Lateralitateaeskuina
Altuera178 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaHollywood Vampires (en) Itzuli
Genero artistikoarock
fantasiazko filma
abenturazko filma
komedia erromantikoa
Musika instrumentuaGuitarró (en) Itzuli
gitarra

IMDB: nm0000136 Allocine: 12839 Rottentomatoes: celebrity/johnny_depp Allmovie: p18682 TCM: 48903 TV.com: people/johnny-depp
Facebook: JohnnyDepp Instagram: johnnydepp TikTok: johnnydepp Spotify: 3OsHwkxpSIEqqmYoQxZTT5 iTunes: 15506997 Musicbrainz: 49654ec9-0c4d-44a6-a909-580ee9fbabb7 Songkick: 326928 Discogs: 268174 Allmusic: mn0000247383 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ingeniari baten eta zerbitzari baten semea da. Oso txikia zela, Miramar hirira (Florida) joan zen. Hamasei urte zituela, gurasoak banandu egin ziren.

Amak gitarra bat oparitu zion eta musikarekiko zaletasuna piztu zitzaion.[1] Gaztea zenean, talde batzuetan ere parte hartu zuen, besteak beste, The Kids izenekoa. Talde horrek ezagutza handia lortu zuen Floridan. Iggy Popen teloneroak ere izatera iritsi ziren. 18 urte zituela, Los Angelesera joan zen, musika munduan irteera bila. Makilatzaile batekin ezkondu zen eta horrek aurkeztu zion Nicolas Cageri. Haren gomendioz, musika mundua utzi zuen, rock abeslari moduan ez zuelako etorkizunik. Bere agenteari aurkeztu zion eta bere lehen papera lortu zion, Wes Cravenen, A Nightmare on Elm Street filmean (1984). [2]

Askotariko rolak jokatu ditu: eskuen ordez guraizeak dituen gaztea (Edward Scissorhands); historiako film-zuzendari txarrena izan omen dena (Ed Wood); maitalerik handiena (Don Juan DeMarco); FBIko polizia ezkutatu bat (Donnie Brasco); Hunter S. Thompson idazle eta kazetaria (Fear and Loathing in Las Vegas); Bon Bon izeneko trabestia (Before Night Falls)... Era berean, Peter Pan, James Matthew Barrie eta Jack Sparrow Pirates of the Caribbean serieko filmetan rol nagusia antzeztu du.

Nagusiki Tim Burton zuzendariarekin lan egin izan du. Zortzi aldiz aritu dira elkarrekin, Edward Scissorhands, Ed Wood, Sleepy Hollow, Charlie eta txokolate-lantegia, Corpse Bride, Sweeney Todd, Alice in Wonderland eta Dark Shadows filmetan.[3]

Deppi asko gustatzen zaio irakurtzea, bai eta pintura eta artea bildumak ere. Bikotekide batzuk izan ondoren (Winona Ryder eta Kate Moss, adibidez), orain Vanessa Paradis kantari eta aktorearekin bizi da, eta bi seme-alaba dituzte, Lily Rose Melody eta Jack Christopher.

Filmografia hautatua aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2010 The Tourist Frank Tupelo
2009 Public Enemies John Dillinger
2008 The Rum Diary Hunter S. Thompson
2007 Pirates of the Caribbean 3 Jack Sparrow
2006 Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest Jack Sparrow Pertsonaia bera bi filmetan egiten duen lehen aldia.
2005 The Libertine Rochester
Corpse Bride Victor Van Dort
Charlie and the Chocolate Factory Willy Wonka
2004 Finding Neverland Sir James Matthew Barrie Oscar sarirako izendatua.
Secret Window Mort Rainey
2003 Once Upon a Time in Mexico Sands
Pirates of the Caribbean: The Curse of the Black Pearl Jack Sparrow Oscar sarirako izendatua.
2001 From Hell Frederick Abberline
The Man Who Cried Cesar
Blow George Jung
2000 Chocolat Roux
Before Night Falls Victor tenientea
The Ninth Gate Dean Corso
1999 Sleepy Hollow Constable Ichabod Crane
The Astronaut's Wife Commander Spencer Armacost
1998 Fear and Loathing in Las Vegas Raoul Duke
1997 Donnie Brasco Donnie Brasco/Joseph D. 'Joe' Pistone
1995 Nick of Time Gene Watson
Dead Man William Blake
Don Juan DeMarco Don Juan
1994 Ed Wood Ed Wood
1993 What's Eating Gilbert Grape Gilbert Grape
Benny & Joon Sam
1991 Freddy's Dead: The Final Nightmare Teen on TV Kredituetan "Oprah Noodlemantra" bezala agertu zen.
1990 Edward Scissorhands Edward Scissorhands
Cry-Baby Wade "Cry-Baby" Walker
1986 Platoon Gator Lerner
1985 Private Resort Jack
1984 A Nightmare on Elm Street Glen Lantz

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Robb, Brian J.. (2006). Johnny Deep: un rebelde moderno. Ediciones Robinbook ISBN 978-84-96222-64-9. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. (Ingelesez) «13 fun Freddy facts as 'A Nightmare on Elm Street' turns 30» syracuse 2014-10-31 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Tim Burton. Su estrecha relación con Johnny Depp; películas juntos» www.milenio.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak aldatu