John Crank (Hindley, Lancashire, Ingalaterra, 1916ko otsailaren 6a - 2006ko urriaren 3a) matematikaria izan zen.

John Crank
Bizitza
JaiotzaHindley (en) Itzuli eta Lancashire1916ko otsailaren 6a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaRuislip (en) Itzuli2006ko urriaren 3a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaVictoria University of Manchester (en) Itzuli
(1934 - 1938)
Tesi zuzendariaWilliam Lawrence Bragg
Douglas Hartree (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea  (1939 -  1945)
Courtaulds (en) Itzuli  (1945 -  1957)
Brunel Unibertsitatea  (1957 -  1981)

Manchesterko Unibertsitatean egin zituen ikasketak (1934-1938), eta han Lawrence Bragg eta Douglas Hartree izan zituen irakasle. Balistikan lan egin ondoren (gerratea zela eta), fisikari matematikoa izan zen Courtauldseko Fundamental Research Laboratory (Oinarrizko Ikerketarako Laborategia) delakoan, 1945-1957 bitartean, eta matematika-irakasle izan zen Brunel Unibertsitatean, 1957-1981 bitartean. Ekarpen garrantzitsuak egin zituen ekuazio partzial diferentzialen zenbakizko ebazpenean, bereziki beroaren eroapen-problemen ebazpenean. 1940ko hamarkadan, kalkulu horiek idazmahai-makina mekaniko bakunetarako erabili ziren. Hala ere, Crank ezagunagoa da beroaren ekuazioaren inguruan, Phyllis Nicolsonekin batera egindako lanari esker. Hala, L. F. Richardsonek 1910ean egindako ekarpenak hobetu zituzten; modu horretan, Crank eta Nicolsonek zenbakizko metodo egonkor bat eraiki zuten, ekuazio linealen sistema erraz bat ebaztea eskatzen duena.

Erreferentziak aldatu