John Howard Carpenter (Carthage, New York, 1948ko urtarrilaren 16a - ) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari, gidoilari, musikagile eta ekoizlea da. Beldurrezko eta fantasiazko zinemaren maisu handienetako bat da.

John Carpenter

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Howard Carpenter
JaiotzaCarthage (New York) eta Jefferson konderria (New York)1948ko urtarrilaren 16a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Adrienne Barbeau  (1979 -  1984)
Sandy King (en) Itzuli  (1990 -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
USC School of Cinematic Arts (en) Itzuli
Western Kentucky University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, musikagilea, idazlea, soinu banda konpositorea, errealizadorea, zinema ekoizlea eta aktorea
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak
InfluentziakHoward Hawks
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli
Genero artistikoamusika elektronikoa
rock
zinema-musika
ambient music (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa
ARP Quadra (en) Itzuli
giltzadia
sintetizadorea
gitarra
DiskoetxeaSacred Bones Records (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

theofficialjohncarpenter.com
IMDB: nm0000118 Allocine: 902 Rottentomatoes: celebrity/rip_haight Allmovie: p84225 TCM: 29335 TV.com: people/john-carpenter
Facebook: 100044248998323 Twitter: TheHorrorMaster Instagram: johncarpenterofficial MySpace: johnnycarpenter Youtube: UCL8qXl5HI0v_XxGN8CFQxLw Vimeo: johncarpenter Bandcamp: johncarpentermusicSouncloud: john-carpenter-official Spotify: 0hxQtmgWiPtEsDPeIuKxXq iTunes: 28057499 Last fm: John+Carpenter Musicbrainz: 06d3fe7f-b5c7-4af9-a96b-5a41675e29ce Songkick: 270933 Discogs: 32433 Allmusic: mn0000221684 Deezer: 6427 Edit the value on Wikidata

Wes Craven eta David Cronenbergekin batera beldurrezko zinema garaikidean "C Hirukoitza" izendapenaz ezagutzen den genero horretako hiru zuzendari nabarmenen multzoa osatzen du.

Biografia aldatu

New York estatuko Carthage hirian jaio zen 1948 urtean. Ume zelarik, etxeko bideo kamara erabiliz jolas lan txikiak egiten hasi zen irudientzako gaitasun berezi bat erakutsiz. Ez zituen bere aitaren musikagile pausoak jarraitu baina honi buruzko ikasketak burutu zituen eta bere film gehienetako musikaren egilea da.

15 urterekin ekoiztetxe bat sortu zuen eta 17rekin gai fantastikoei buruzko aldizkari bat ateratzen hasi zen. Zinema ikasketak Kalifornian egin zituen John Ford, Alfred Hitchcock eta Orson Welles bezalako maisuak izanik. 1970garren urtean "Bronco Billy, resurrection" lanarekin film labur onenaren Oscar saria irabazi zuen.

Handik aurrera film luzeak egiten hasi zen lehenengoa "Dark star" unibertsitateko proiektu bezala aurkeztuz. Ondoren oso diru gutxirekin "Assault on precinct 13" eta "Halloween" filmak egin zituen bietan emaitza bikaina lortuz. Bigarrenak arrakasta handia izan zuen eta zinemagile bezala bultzada handia izan zen beretzat. Hurrengo hiru hamarkadetan, hainbat gorabeherekin, filmak egiten jarraitu zuen eta urte batzuk geldiunean egon ostean, 2005 eta 2006 urteetan "Masters of horrors" telesailerako bi atal zuzendu zituen. Honen ondoren, zinemarako film luzeak egiten hasi zen berriro.

Filmografia aldatu

Zuzendari bezala egin dituen lanak:

Film laburrak aldatu

  • Revenge of the colossal beasts (1962)
  • Terror from space (1963)
  • Gorgo versus Godzilla (1969)
  • Gorgon, the space monster (1969)
  • Warrior and the Demon (1969)
  • Sorceror from outer space (1969)
  • Bronco Billy, resurrection (1970)

Telebista aldatu

  • Master of horror - Cigarette burns (2005)
  • Master of horror - Pro-life (2006)

Zinema aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Carpenter