Johann David Wyss (Berna, 1743ko martxoaren 41818ko ekainaren 11) artzain protestante eta idazle suitzarra izan zen. Gazte garaietan ikasketa unibertsitarioak Alemanian egin zituen. Oso ospetsua egin zen eleberria idatzi zuen: "Der Schweizerische Robinson" (Robinson suitzarra), 1812an agertua bere semeari esker. Liburu hori idazteko Daniel Defoeren Robinson Crusoe klasikoan oinarritu zen. Lan honek helburu pedagogikoa zuen, neurri handi batean kristautasunean oinarrituta. Hala ere, abentura-eleberri moduan mundu osoan asko zabaldu zen. Jules Vernek berak bere gustuko nobela zela hau esan zuen eta haren jarraipena idazten saiatu zen: "Seconde patrie" (Bigarren aberria) (1900).

Johann David Wyss

Bizitza
JaiotzaBerna1743ko maiatzaren 28a
Herrialdea Suitza
HeriotzaBerna1818ko urtarrilaren 11 (74 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta haur literatura idazlea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa

IMDB: nm0944146 Discogs: 3631801 Edit the value on Wikidata