Johan Ludvig Runeberg

Johan Ludvig Runeberg (finlandieraz: ˈjuːhan ˈlʊdvɪɡ ˈrʉːnəbærj; 1804ko otsailaren 5a1877ko maiatzaren 6a) finlandiar liriko eta poeta epikoa izan zen. Finlandiako poeta nazionala da eta berea da Vårt lur (Gure Lurra, Maamme finlandieraz) abesti letra, gerora Finlandiako Ereserki bihurtu zena. Runebergek, halaber, finlandiako ereserki liburu luthertarraren berrikuntzan parte hartu zuen, edizio berrirako testu asko eginez.[1][2]

Johan Ludvig Runeberg

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohan Ludvig Runeberg
JaiotzaJakobstad1804ko otsailaren 5a
Herrialdea Suedia  (1804ko otsailaren 5a -  1809)
Finlandiako Dukerri Handia  (1809 -  1877ko maiatzaren 6a)
Talde etnikoaSuedo-finlandiarra
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaPorvoo1877ko maiatzaren 6a (73 urte)
Hobiratze lekuaPorvoo
Familia
AitaLorenz Ulrik Runeberg
Ezkontidea(k)Fredrika Runeberg (en) Itzuli  (1831ko urtarrilaren 21a -  1877ko maiatzaren 6a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaÅboko Errege Akademia
Hizkuntzaksuediera
finlandiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, kazetaria eta hymnwriter (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Itzuli
Q10727832 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

runeberg.net
IMDB: nm0750257 Musicbrainz: b310df26-4a13-4ec9-bd34-f08552d1d04b IMSLP: Category:Runeberg,_Johan_Ludvig Find a Grave: 162150483 Edit the value on Wikidata
Johan Ludvig Runebergen estatua Helsinkiko Esplanadin, Finlandia

Aurrekariak aldatu

Runeberg suedieraz hitzegiten zuen famili batean jaio zen Jakobstaden, Botniako Golkoaren ertzean[3]. Zortzi urterekin, Runeberg bere osabarekin bizitzera bidali zuten eta Oulun joan zen eskolara. Vaasako hirian ikasi zuen, eta geroago Turkuko Errege Akademian, non Johan Vilhelm Snellman eta Zacharias Topeliusekin adiskidetu zen. Bere ikasketak, batez ere, latina eta greziera hizkuntza klasikotara jo zuten. Filosofian Masterra lortu zuen 1827an. Tutore gisa lan egin zuen(1822-1826), irakasle  Alexander Errege Unibertsitatean (1830), eta irakasle ere Suediararako Helsingfors Lizeoan (1831-1836). 1837tik aurrera Porvoon bizi izan zen, non Latindar Literatura irakasle gisa lan egin zuen, Porvooko Gymnasiumean. Finlandiako saloi anfitrioi zen  Natalia Castrén (1830-1881) bere kultur lagun taldeko kide izan zen.[4][5][6]

Poesia aldatu

Bere olerki askok Finlandiako landa giroa erakusten dute. Ezagunena Bonden Paavo da, (finlandieraz: Paavo Nekazaria, Saarijärven Paavo), Saarijärvi parroki txiroko baserritar nekazari bati eta bere determinazioari buruz, bere "sisu" (adorea) eta amaigabeko fedea Probidentzian, klima gogorra eta uzta txarreko urteen aurrean. Hiru aldiz, gaueko izotz zuriak bere laboreak suntsitu zituen. Aldi bakoitzean, floema bikoitza nahasten zuen bere zuhaitz azalezko ogian gosez ez hiltzeko eta inoiz baino gogorrago egiten zuen lan, padura gaueko izozteak jasango ez zituen lur lehorrean bihurtzeko. Laugarren urtean, Paavok, azkenik, uzta emankorra lortu zuen. Bere emaztea pozez, Jainkoari eskerrak ematen dizkio eta Paavori hirinez eginiko ogiaz gozatzeko esaten dio baina Paavok emazteari berriz ere ogian zuhaitz azala nahastu dezala dio, bere bizilagunaren laborea izoztearen erruz galdu denez, bere uztaren erdia emango bait dio.[7][8]

Aukeratutako lanak aldatu

Runebergen lan nagusiak Älgskyttarna (Ehiztari guztiak, 1832) olerki idealista eta Kung Fjalar (Fjalar Erregea, 1844) olerki epikoa biltzen ditu. Fänrik Ståls Sägner (Ensign Stålen istorioak, Vänrikki Stoolin tarinat finlandieraz) olerki heroikoa, 1848 eta 1860 artean idatzia, Kalevalaz kanpo, finlandiar olerki epikorik garrantzitsuenetzat hartzen da eta1808-1809ko Errusiaren kontrako Finlandar Gerrari buruzko ipuinak ditu. Gudan, Suediak Finlandia lotsagarriki galdu zuen, eta azken hau Errusiar inperioaen Dukerri Handia bihurtu zen. Olerkiak, pasarteka antolatua, bi aldeen gizakitasuna nabarmentzen du, finlandarren ausardia goraipatzen duen bitartean. Lehen olerkia,  Vårt land (Gure lurra, Maamme finlandieraz) Finlandar Ereserki bihurtu zen.[9][10]

Bizitza aldatu

Bere lehengusu txikia zen Fredrika Runeberg zen bere emaztea, Tengström ezkongabetan, poemak eta nobelak idatzi zituenak. Zortzi seme-alaba izan zituzten, zaharrena Walter Runeberg eskultorea izanik.[11][12]

Ondarea aldatu

Runeberg Eguna (Runebergin päivä) urtero otsailaren 5ean ospatzen da, bere jaiotzaren egunean. Runeberg tarta deituriko almendra zaporedun pastela (finlandieraz: Runebergintorttu; suedieraz: Runebergstårta) salgai izaten da urtarrilaren hasieratik otsailaren 5a arte.[13][14]

Johan Ludwig Runebergen estatua, bere seme Walter Runebergek egina, Helsinkiko bihotzean, Esplanadin eraikia dago.[15]

Runeberg Finlandiako oroitzapen txanponaren motibo gisa hautatua izan zen, Johan Ludvig Runeberg eta Finlandiako poesia oroitzapenezko 10 €-ko txanponan. 2004ean sortu zen bere jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko. Txanponaren aurrealdea Runebergen aurpegiaren erretratu liraindua da. Atzekaldean, 1831ean suedieraz idazten zen Helsingfors Tidningar egunkariaren letra mota ageri da, Runebergek lan gehiena suedieraz idatzi bait zuen.[16]

Erreferentziak aldatu

  1. Hannu Vapaavuori: Virsikirja ennen virsikirjaa
  2. .
  3. Txillardegi. Euskararen aldeko borrokan. (Noiz kontsultatua: 2017/11/19).
  4. Suomen kansallisbiografia (National Biography of Finland)
  5. .
  6. (Gaztelaniaz) El poeta Johan Ludvig Runeberg (1804-1877). (Noiz kontsultatua: 2017/11/19).
  7. .
  8. .
  9. .
  10. .
  11. .
  12. .
  13. .
  14. (Gaztelaniaz) Casanovas, Alex S.. Runeberg, el poeta y el pastel finlandés. (Noiz kontsultatua: 2017/11/19).
  15. .
  16. .

Kanpo estekak aldatu