Job Lec'hvien (Plaeraneg, Bretainia, 1919Saint-Brieuc, Bretainia, 2015eko uztailaren 2a) bretainierazko idazlea izan zen. Nekazari katolikoen familia batean jaio zen. Sant-Briegeko apaizgaitegi handian teologia ikasi zuen.

Job Lec'hvien
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseph Marie Lec'hvien
JaiotzaPloubazlanec1919ko maiatzaren 5a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Brieuc2015eko ekainaren 29a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakbretainiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

1945etik 1970era Saint-Pierre eskolako zuzendaria izan zen (gaur egungo Diwan ikastetxea) eta Kergrist-Moëlouko eta Trémargateko errektorea.

Hainbat apaizekin egin du lan, horien artean Aita Pierre Le Gallekin. Elkarren artean Bibliako Testamentu Zaharra hebreeratik bretainierara itzuli zuten. Halaber, 1992an eliza katolikoaren katixima bretainierara itzuli zuen. 1988an Xavier de Langlais saria jaso zuen Biblia bretainierara itzultzeagatik.