Joaquín de Pablo

gudari espainiarra

Joaquín Romualdo de Pablo Antón, izengoitia Txapalangarra (Lodosa, Nafarroa, 1784ko uztailaren 26a - Luzaide, Nafarroa, 1830eko urriaren 20a) nafar gerrillari eta militar liberala izan zen.

Joaquín de Pablo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoaquín Romualdo de Pablo y Antón
JaiotzaLodosa1784ko uztailaren 26a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLuzaide1830eko urriaren 20a (46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Izengoitia(k)Chapalangarra

Biografia aldatu

1813an koronel izendatu zuten aginterako zituen dohainak eta ausardia ikusirik. Espoz eta Ilundainen agindupean egon zen, baina hura matxinatu zenean (1814) haren aurka agertu zen Chapalangarra. Riegoren matxinada gertatu ondoren Konstituzioa zin eginarazi zion Chapalangarrak Bilbon osatu zuen gudaroste liberalari. 1823. urtean, aldiz, Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen. 1830. urtean gudaroste liberal txiki bat antolatu zuen Kanbon eta Espainian liberalismoa berriro ezartzeko asmoz Luzaidetik sartzeko ahaleginak egin zituen baina hil zuten saioan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu