Joana II.a Nafarroakoa

Joana II.a Nafarroakoa (Conflans, 1311ko urtarrilaren 28 — Conflans, 1349ko urriaren 6) Frantziako infanta eta Nafarroako erregina (13281349) izan zen.

Joana II.a Nafarroakoa


Nafarroako erregea

1328 - 1349
Karlos I.a Nafarroakoa - Karlos II.a Nafarroakoa
Bizitza
JaiotzaConflans-Sainte-Honorine1311ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Frantziako Erresuma
 Nafarroako Erresuma
HeriotzaFrantzia1349ko urriaren 6a (38 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza modua: izurri bubonikoa
Familia
AitaLuis I.a Nafarroakoa
AmaMargarita Borgoinakoa
Ezkontidea(k)Filipe III.a Nafarroakoa  (1329 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaKapetar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Find a Grave: 21086 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Joana Parisetik gertu zegoen Charenton-le-Ponteko Conflanseko gazteluan jaio zen, 1311ko urtarrilaren 28an. Aita Luis I.a Nafarroakoa eta X.a Frantziakoa erregea eta ama bere lehendabiziko emaztea zen Margarita Borgoinakoa. Aita eta bere sasi-neba zen Joanes I.a hil zirenean erresuma bien oinordekotzatik aldendua zen bere osaba zen Filipe II.aren alde. Hori egiteko bere adina (6 urte zituen) eta bere ustezko gurasoak erabili zituzten, ama adulterio egiteagatik salatua zelako. Baina salaketak egiaztatu ezinak zirenez, Lege Salikoa erabili zuten, emakume bat tronutik aldetzeko. Hala ere, legea Frantzia baino ez zuen balioa, eta, bi errege pasa ondoren, Nafarroako erregina bihurtu zen.

1328an Karlos I.a Nafarroakoa hil zenean, Frantziako oinordekotza auzian zegoen baina ez Nafarroako Erresumakoa. Bere ustezko sasi-jaiotza ahaztua, Joana zen Joana I.aren ondorengo bizirik zirauen artean helduena. Hori zela eta, Nafarroako Gorteek koroa aintzat hartu zioten. Era berean 1328an, bere aitaren lehengusua zen Filipe VI.a Frantziakoak ere Nafarroako erregina zela onartu zuen. Tituluaren truke Frantziarekin harremanak hautsi behar zituen. 1336ko martxoaren 14ko Villeneuve-lès-Avignongo Itunari esker, Xanpaina eta Brieko konderriak galdu eta Angulema eta Mortaingo konderriak lortu zituen.

Berarekin batera bere senarra zen Filipe Évreuxkoa ere Nafarroako errege de iure uxoris bihurtu zen. 1328an Nafarroako Gorteek Gares eta Iruñea aldarrikatu eta Arnaldo Barbazangoa Iruñeko apezpikuak 1329ko martxoaren 5ean Iruñeko katedralean koroatu zuten.

Erreinaldiaren ezaugarriak aldatu

 
Filipe III.a Nafarroakoa

Bere gobernuak neurri hauek hartu zituen:

  • Nafarroako Foruak hobetu zituen. Hogeita hamalau kapitulu gehitu zituen erret-boterea nobleteriarenaren aurka sendotzeko. Hobekuntza hauek Larrasoañako Gorteek adostuak ziren.
  • Hirietako burgesiaren aldeko neurriak hartu zituen, bere ordezkariak Nafarroako Gorteetan onartuak izanik.
  • Hobekuntza administratiboak ezarri zituen: erroldak berritu eta zergen eraginkortasuna sakonduz.
  • Zenbait gobernu erakunde eratu zituen: Errege-Kontseilua (legegile eta epaile eginkizunak zituena), Gortea (epaitegi gorena) edo Comptos Ganbera (zergetan eta finantzatan eginkizunak zituena).

Gizartea aldatu

  • Orduan ia jaioberria zen burgesia sendotu zuen, kontzejuak indarberritu zuena (eta baita kanpokoen aurka egiten zuena, tartean juduak, moriskoak, eta abar).
  • Frantziarekin izandako lotura estutu zuen, alde batetik koroa beraren menpean izandako urteak zirela eta, eta bestetik, Done Jakue bidea zela eta.
  • 1339 eta 1344 artean, Orreagako Kolegiata berritu zuen. Eraikina 1219an donetsia bazen ere, Iberiar Penintsulako lehendabiziko eraikin gotiko bihurtu zen.
  • 1349ko Izurri Beltza hedatu zen, batez ere judutegietan.
  • Delitugintza, 1328 eta 1349 artean, Justiziak gogor zigortua zen. Hogei urteetan eta 1350ean erresumak 53.000 biztanle zituena kontuan hartuta, 1.636 delitu epaitu zituzten, horietatik ia %50a bortitzak (hilketak eta erasoak, eta lapurreta asko[1]).
  • Bere erreinaldian pilotari buruzko lehendabiziko berria jaso zen: erregea "eskuz" partida ikus zezan eraiki zen taulatu bat Iruñeko domingotarren klaustroan.

Juduen jazarpena aldatu

Sakontzeko, irakurri: «1328ko Nafarroako pogroma»

Karlos I.a hil eta erregeak Parisetik etorri baino lehen, Frantzian hasitako jazarpenak Nafarroan hedatu ziren, zenbait kontzejuk bultzatuak. Zurrumurruak handitu ahala, judutegiak eusteko prestatu ziren. Lizarra, Tutera, Iruñea eta Zangozakoek bere goarnizioa indartu zuten. Hala eta guztiz ere, ezin zuten matxinadaren hasiera oztopatu, frai Petri Oilogoiengoak suspertua.[2] 1328ko martxoaren 1etik aurrera Artaxona, Ribaforada, Buñuel eta Cortesko juduek jasandako jazarpena salatu zuten. Lizarran, Vianan, Alesbesen, Garesen, Funesen eta San Adrianen judu asko hil zituzten, beste askok Aragoiko Erresumara ihes egitera bultzatuz non Alfontso IV.aren babesa izan zuten.

Gobernadoreak matxinada oztopatzea saiatu zuen eta erregeorde berak Tutera aldera joan zen bere gudagizon eta guzti bertako juduak zaintzeko.

1329ko apirilean, erregeek epaitegi berezia sortu zuten jazarpena aztertzeko. Epaitegiaren kideak Joan Ramekoa mariskala, Guiralt Doignon zalduna eta Vast kalonjea ziren. Epaitegiak sarraskiaren egileak ez zirela kanpotik etorritako pastoreloak baizik eta bertakoak egiaztatu zuen. Herri, hiri eta jendeei juduei lapurtutakoa itzultzea agindu zien. Lanbide eta klase guztietako hirurogei lagun preso hartu zituzten, nahiz eta laster askatuak izan. Frai Petri Oilogoiengoa, jazarpena suspertzeko akusatua, Lizarran atxilotu eta Iruñeko apezpikuari eman zioten, honek bere presondegian sartu zuelarik. Bizirik zirauen juduak ez ziren kalte-ordaina emanak, isunak Koroarentzat ziren eta erregina bihurtu zen oinordekorik gabe hildako juduen oinordekoa.[3][4]

1336an, Iruñeko Nafarreriako juduak judutegi harresitu batean bizitzera behartuak ziren.

Gudak aldatu

1334an, Alfontso XI.a Gaztelakoaren aurkako guda hasi zen, 1335eko Fraceseko Bakearekin bukatu zena. Itunaren ondorioz, Nafarroak Fiteroko monasterioa eta Tudugengo gaztelua lortu zituen.

Filipe Évreuxkoa errekonkistan hil zen 1343an. Joana II.a bakarrik gobernatuko zuen Conflanseko bere gazteluan 1349an hil arte.

Familia aldatu

Aitona
  Filipe IV.a
Frantziako erregea
Amona
  Joana I.a
Nafarroako erregina
Aitona
  Robert II.a
Borgoinako duke
Amona
  Aines
Frantziakoa
Aita
  Luis I.a / X.a
Nafarroako errege
Frantziako erregea
Ama
  Margarita
Borgoinakoa
  Joana II.a
Nafarroako erregina

Ezkontza eta haurrak aldatu

1318ko martxoaren 5ean ezkondu zen Filipe III.arekin. Ezkontza Conflanseko gazteluan egin zen, Joana 6 urte eta Filipe 12 urte zituztela.

Zortzi seme-alaba izan zituzten:

Heriotza eta legatua aldatu

Juana izurri beltzez hil zen 1349ko urriaren 6an, Charenton-le-Ponteko Conflans errege gazteluan. Hil baino lau egun lehenago, 1349ko urriaren 2an, ziur aski gaixorik zegoenean, Felipe VI.a Valoiskoak Angulemako konderriari uko egiteko eskatu zion, Pontoise, Beaumont-sur-Oise eta Asnières-sur-Oise hirien truke. Frantziako ondoz ondoko erregeek Joanaren ondasunen espoliazio ezberdinak izan ziren bere seme eta oinordeko Karlos II.ari, "Gaiztoa" bezala ezagutua, Frantziako tronuari aurka egin zioten, hainbat gatazken kausa izan zelarik eta horregatik, Ehun Urteko Gerraren hasieran, Frantziako erregeen aurkari nagusietako bat bihurtu zen. Bere testamentuan, Joanak bere seme eta oinordeko Karlos II.a Nafarroakoari eskatu zion Erriberrin kapera baten eraikuntza finantzatzeko. Saint-Denniseko basilikan lurperatu zuten baina bihotza Parisko komentu jakobinoan utzi zuten, senarraren ondoan.[5] Bere oinordekoa Karlos II.a Nafarroakoa, orduan 17 urte zituen eta adin-nagusi bihurtu zen ondorioz. Aipagarria da bere Orduen liburua, Nafarroako armarriz betetako eskuizkribu argiztatua da, eta, hainbat gorabeheraren ondoren, besteak beste Hermann Göring mariskalak lapurtua izana, gaur egun Frantziako Liburutegi Nazioanlean gordetzen da.[6]


Erreferentziak aldatu

  1. www.unavarra.es
  2. Egaña, Iñaki. (2001). Mil noticias insólitas del país de los vascos. Tafalla: Txalaparta, 43 or. ISBN 84-8136-200-X..
  3. Ieuskalherria.indymedia.org
  4. Estella-Lizarrako Udala. Historia. .
  5. (Ingelesez) CONNOLLY, Sharon Bennett.- Heroines of the Medieval World.- Argitaletxea: Amberley Publishing, 2017. orr.320. ISBN 978-1-4456-6265-7
  6. (Gaztelaniaz)HAMEL, Christopher .- Grandes manuscritos medievales.- Bartzelona : Atico de libros arg., 2019. orr. 409-459. ISBN 978-84-16222-50-6

Bibliografia aldatu

  • Hilda Johnstone, Francia: gli ultimi Capetingi 1999.
  • A. Coville, Francia. La guerra dei cent'anni (fino al 1380)1999.

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa:

Karlos I.a

 
Joana II.a
Nafarroako erregina
(1328-1349)
eta
Filipe III.a
Nafarroako errege
(1328-1343)
Ondorengoa:

Karlos II.a