Joana I.a Napolikoa, Napoliko erregina eta Proventzako kondesa 1344-1382 urteetan (Napoli, 1326 - Muro Lucano, 1382ko uztailaren 27a). Bere aitona Roberto I.a Napolikoaren —Roberto Anjoukoaren— ondorengoa izan zen Napoliko erresuman.

Joana I.a Napolikoa


Akaiako printzea

Bizitza
JaiotzaNapoli, 1326 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaMuro Lucano1382ko uztailaren 27a (egutegi gregorianoa) (55/56 urte)
Hobiratze lekuaSanta Chiara basilika
Heriotza moduagiza hilketa: asfixia
Familia
AitaCharles, Duke of Calabria
AmaMarie of Valois, Duchess of Calabria
Ezkontidea(k)Andrew, Duke of Calabria (en) Itzuli  (1333 (egutegi gregorianoa) -
Louis, Prince of Taranto (en) Itzuli  (1346 (egutegi gregorianoa) -
Jakue IV.a Mallorcakoa  (1363 (egutegi gregorianoa) -
Otto, Duke of Brunswick-Grubenhagen (en) Itzuli  (1376ko irailaren 25a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaCapetian House of Anjou (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak

Find a Grave: 10623144 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Napoliko erreginari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joana I.a».

Aitonak Andres Hungariakoarekin ezkonarazi zuen, ezkongaiek 8 urte besterik ez zutela. Adin-nagusitasunera iritsi zenean, senarra hil zuelako salaketa egin zioten, eta Proventza aldera jo behar izan zuen babes bila. Kargurik gabe utzi zuen Klemente VI.a aita santuak, eta erreginak Avignon hiria saldu zion ordainez.

1346an bigarren aldiz ezkondu zen. Senarra, Luis Tarentokoa, Joanaren aitaren lehengusua zen. Luis Tarentokoa 1362an hil zen seme-alabarik utzi gabe, eta, urte berean, Joana Jakue IV.a Mallorcakoarekin ezkondu zen. 1370. urtean Karlos Durazzokoa izendatu zuen oinordeko Napoliko erresumarako. 1375ean senarra hil zen, eta 1376an Oto Brunswickekoarekin ezkondu zen laugarrenez. Lotura horren ondoren, Klemente VII.a Avignongo aita santuaren alde jarri zen, eta oinordeko berri bat hautatu zuen Napolirako, Luis Anjoukoa, Joan II.a Frantziakoa erregearen semea. Karlos Durazzokoak ez zuen onez hartu neurri hori eta, Urbano VI.a Erromako aita santuak lagundurik, Napoliko erresumaz jabetu eta Joana erregina hilarazi zuen, lepoa bihurriturik.

Tragedia bat idatzi zuen Frédéric Mistral idazle okzitaniarrak Joana I.aren bizitzan oinarrituta (1890, La Rèino Jano).

Kanpo estekak aldatu