Joan Tarazonakoa (Nafarroako Erresuma, ?Erroma, 1211ko irailaren 2a) nafar elizgizona izan zen[1].

Joan Tarazonakoa
Iruñeko gotzaina

1205eko abendua -
Gartzea Fernandez (apezpikua) - Espareg de la Barca
Elizbarrutia: Iruñeko elizbarrutia
Bizitza
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaErroma1211ko irailaren 2a
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Gazte-gaztetik Iruñeko katedralean hezia, Petri Artaxoakoa apezpikuaren idazkaria izan zen eta baita Done Mikel in Excelsis santutegiaren abadea eta artxidiakonoa ere. Martin Tafallakoa apezpikuaren alde eta Antso VI.aren kontra egin zuenez, erregearekin harreman txarrak izan zituen[2].

Erregea hilda, 1205ean Antso VII.ari esker, Iruñeko apezpiku hautatu zuten, elizbarrutiaren zorrak kitatzeko helburuarekin hautatua ere. Kabildoak ez zuen bere izendapena begi onez ikusi eta simoniaren akusaziopean salatu zuen. Inozentzio III.ak kabildoaren alde egin zuen baina kabildoak, erregeak mehatxatuta, ez zuen ordezko bat hautatu[3]

Tartean apezpikuak kabildoren oniritzirik gabe erabakiak hartu zuen: 4.000 oboloen truke Martin Perezi artxidiakonotza eta Elizaren hainbat lur saldu zituen, tartean Deio eta Uharteko gazteluak erregeari emanez[2].

1209an kabildoko kanonikoek erregearen aurka egin zutenez, honek gehienak erbestearazi zituen[3]. 1210ean apezpikua Erromara joan zen epaimahaiaren aurrean izateko baina epaia eman baino lehen hil zen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. 1704an José Moretek (Anales de Navarra, XX. lib., IV. kap, § III Tarazonakoa familiaren abizena besterik ez zela adierazi zuen
  2. a b c Goñi Gaztanbide, José. Los obispos de Pamplona del siglo XIII. , 56-64 or..
  3. a b Fernández Pérez, Gregorio. (1820). Historia de la iglesia y obispos de Pamplona. I, 296-307 or..


Aurrekoa
Gartzia Fernandez
Iruñeko apezpikua
12051211
Ondorengoa
Espareg de la Barca