Joan Hernández Pijuan

Joan Hernández Pijuan (Bartzelona, 1931 otsailaren 15a - 2005eko abenduaren 28a), Kataluniako margolari eta grabatzailea izan zen . Llotja eskolan, Bartzelonako Arte eta Ofizioetako eskolan, ikasi zuen, eta baita Bartzelonako Arte Ederretako eskolan ere, 1952-1956 urte-bitartean.

Joan Hernández Pijuan
Bizitza
JaiotzaBartzelona1931ko otsailaren 15a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona2005eko abenduaren 28a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaEscola de la Llotja (en) Itzuli
Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi (en) Itzuli
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, unibertsitateko irakaslea, grabatzailea eta artista grafikoa
Enplegatzailea(k)Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi (en) Itzuli
Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

hernandezpijuan.org
Find a Grave: 12811750 Edit the value on Wikidata

Lehen obrak abangoardia espresionistaren bidetik egin zituen, eta mugimendu horri jarraituz, Sílex izeneko taldea sortu zuen Carles Planellekin, E. Alcoyrekin, eta Josep Maria Rovirarekin batera. 1957an, Parisera joan zen, eta hango Arte Ederretako eskolan grabatua eta litografia ikasi zituen. 1960ko hamarraldiaren erdialdera figurazio geometrikorantz garatu zuen bere artea. Horren adibide garbia da Homenatge a Luca Pacioli (1965, Luca Pacioliri omenaldia) lana. Harrezkero, bere obretan soiltasunerako bidea hartu zuen etengabe. Zenbait adituk Mondrianen lanekin konparatu izan dituzte haren lanak, Mediterraneoko argitasunaren eta alemaniar-austriar soiltasunaren artekoak baitira. Lan monokromatiko ugari egin zituen, Memòria de la Segarra (1991, Segarrako oroitzapena) kasu, baina ez dira halere minimalistak.

1989an, Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean margolaritzako katedratiko postua hartu zuen, eta 1992an dekano izendatu zuten fakultate horretan bertan. 1997tik aurrera Arte Ederretako akademiko izan zen.

Haren margolanak munduko hainbat hiritako museotan ikus daitezke; besteak beste, Zurichen, Hanburgon, Londresen, New Yorken eta Buenos Airesen.

Gainera, bere ibilbidean zehar sari asko jasotakoa da; azkena jasotakoa aipatzearren, 2004an, Arte Grafikoaren Sari Nazionala.

Erreferentziak aldatu