Joan Hastings

gudari britainiarra

Joan Hastings (ingelesez: John Hastings) ingeles noble eta militarra izan zen, Abergavennyko baroia eta Pembrokeko bigarren kondea.

Joan Hastings
Lorden Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaSutton Valence Castle (en) Itzuli1347ko abuztuaren 29a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaPikardia1375eko apirilaren 16a (27 urte)
Familia
AitaLaurence Hastings, 1st Earl of Pembroke
AmaAgnes Mortimer, Countess of Pembroke
Ezkontidea(k)Margaret, Countess of Pembroke (en) Itzuli  (1359ko maiatzaren 19a (egutegi gregorianoa) -
Anne Hastings, Countess of Pembroke (en) Itzuli  (1368ko uztaila (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
LeinuaHastings family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEhun Urteko Gerra

Ezkontza aldatu

1359ko maiatzaren 19an ezkondu zen Readingen, Eduardo III.a Ingalaterrakoaren alaba Margaretekin (13461361). Ez zuten seme-alabarik izan eta emaztea bi urteren buruan hil zen.

1368ko uztailean bigarren aldiz ezkondu zen, Mannyko baroi zenaren alaba Anne Mannyrekin. Seme bat izan zuten.

Karrera militarra aldatu

1367an Gaztelaren aurkako kanpainan borrokatu zuen bere koinatu Eduardo Printze Beltzarekin batera.

Ligetaren Ordeneko zaldun izendatu zuten 1369an. Poitou-en egindako inkurtsioan John Chandosekin batera buruzagitza partekatzeari uko egin zion urte hartan bertan, baina azken honek ezberdintasunak alde batera utzi eta lagundu egin zuen kondea larri zebilen batean.

1370ean sutsu ekin zion Limogesen arpilatzeari, berriro ere Printze Beltza aldean zuela.

1372. urtean, ordea, ordu arte izan zuen zori ona bukatu zitzaion: bere flota gaztelarren itsas armada batek suntsitu zuen Arroxelako guduan (1372ko ekainaren 22an) eta preso hartu zuten bera. Santanderrera eraman zuten eta Pikardian hil zen gatibutasunean.

Ondorengotza aldatu

Haren seme John Hastings izendatu zuten ondorengo, aita preso hartu eta hilabete batzuetara jaiotakoa.