Joachim Patinir, Joachim Patenier izenaz ere ezaguna (Bouvignes, c.1483 - Anberes, 1524ko urriaren 5a), flandriar margolaria izan zen.

Joachim Patinir

Bizitza
JaiotzaBouvignes-sur-Meuse (en) Itzuli, 1480 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaHegoaldeko Herbehereak
HeriotzaAnberes1524ko urriaren 5a (egutegi gregorianoa) (43/44 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)Anberes
Lan nabarmenak
InfluentziakLieven van Lathem (en) Itzuli
KidetzaAnberesko San Lukas artista elkartea
Genero artistikoamargolaritza historikoa

Biografia aldatu

Jeronimo Boschen eta Gérard Daviden eragina nabaria da Patinirren obretan. Bizi zelarik ospe handia izan zuen: Quentin Metsysen eta Albrecht Dürerren adiskide izan zen. Dürerrek, hain zuzen, paisaia-margolari handia deitzen zuen.

Paisaia soilak landu zituen lehenengoa izan zen, eta orobat bere burua paisaia-margolaritzat hartu zuen aurrena. Pertsonen irudiak, oso txikiak askotan, osagarri gisa erabiltzen zituen ikuspegietan; sarritan beste artista batzuek eginak izaten ziren.

Haren lanetako batzuk: La Tentation de saint Antoine (Pradoko Museoa); La Fuite en Egypte (Anberesko Museoa); Le baptême du Christ (Artearen Historiako Museoa, Vienan).

Eragin handia izan zuen XVI. mende osoan: bere ikasle edo jarraitzaile izan zituen Jan Brueghel, Cornelis Metsys, Henri Met de Bles, Lucas Cassel eta beste asko.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joachim Patinir  

Erreferentziak aldatu