Joachim Lafosse (Uccle, 1975eko urtarrilaren 18a) zinema zuzendari eta gidoilaria da.

Joachim Lafosse
Bizitza
JaiotzaUccle1975eko urtarrilaren 18a (49 urte) (49 urte)
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaInstitut des arts de diffusion (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm1050098 Allocine: 96566 Rottentomatoes: celebrity/joachim-lafosse Allmovie: p411082 Edit the value on Wikidata

Karrera aldatu

Lafossek IADn (Difusio Arteen Institutua) ikasi zuen Louvain-la-Neuven 1997 eta 2001 artean. Bere graduazio filma izan zen Tribuk, 24 minutuko iraupena duen film laburra, film laburrik hoberenaren saria lortu zuen 2001eko Namurreko Zinemaldian. Bere lehen film luzeak, Folie Privée (2004), FIPRESCI saria irabazi zuen Bratislavako Nazioarteko Zinemaldian, eta erdi autobiografikoa den Ça rend heureux (2006) 2007ko Premiers Plans d'Angers jaialdian Sari Nagusia lortu zuen. 2006an Nue Proprieté filma ere egin zuen, protagonista bezala Isabelle Huppert eta Jérémie eta Yannick Reiner anaiak zituela, honekin Veneziako Mostran debutatu zuelarik, non Urrezko Lehoia lortzeko izendatua izan zen eta SIGNIS saria lortu zuen. Bere azken filma den 'Élève libregatik Zuzendari Hoberenarentzako Magritte Sarirako izendatua izan zen.

Bere 2012ko filma den À perdre la raisonek Canneseko Zinemaldiko Un Certain Regard sekzioan parte hartu zuen. Filma Belgikatik 2012ko Oscar Sarietako Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria jasotzeko izendatua izan zen.

2015ean Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra lortu zuen.[1]

Filmografia aldatu

Beste sari batzuk aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joachim Lafosse