Jiahu sinboloak (寫作賈湖) edo Jiahu idazkera, egungo Txinan aurkitutako idazkera sistema da. Idazkera erregistro goiztiarra da, K.a. 6.000. urte ingurukoa, eta oraindik deszifratu gabe dago. 2003. urtean aurkitu zituzten. Aztarnak neolitoaren hilobietan zeuden, gorpuzkinekin batera zeuden.[1] Espezialista gehienentzat idazkera baino protoidazkera da.

Sinboloen adibideak.

Ezaugarriak aldatu

Dortoka oskoletan gainean egindako 16 ikur edo marka dira. Txinako Henan probintziako Jiahun aurkitu dira, neolitoaren Peiligang kultura garatu zen inguruan. Datazioak K. a. 6.200 eta 6.600 urte arteko datak eman ditu. Arkeologo batzuek askoz geroago, K.a. bimilagarren urtetan, garatuko zen hezurretako idazkerarekin lotu dute; haien ustez, nahiz eta ziur asko esanahi bera ez izan, irudiak antzekotasuna badute. Adibidez,   "begi", eta   "eguzki"; "egun" ideogramek beste sinbolo honekin,  , antzekotasun handia dute. Dena dela, ez da adostasuna lortu. Beste arkeologen ikuspuntutik, esaterako Garman Harbottle, Jiahunen aurkitutako kultura ez zen idazkera garatzeko moduko bezain konplexua.

Grabatutako oskolen inguruan ere harri txikien multzoak topatu dituzte, bestetik. Horiek erritoen zantzuak izan daitezke.

 
Jiahuren kokapen geografikoa.

Erreferentziak aldatu

Ikus, baita ere aldatu

Kanpo estekak aldatu