Jesusen Lagundiaren kanporaketa

Jesusen Lagundiaren kanporaketa historian zehar behin baino gehiagotan eman den gertaera izan da. Kanporatze garrantzitsuena XVIII. mendean zehar eman zen. Despotismo Ilustratuarekin bat egiten zuten monarkiek Lagundia kanporatu zuten, esaterako Espainiako Monarkian 1767an, eta, 1773an, Klemente XIV.a Aitasantuak ordena desegin zuen. Hurrengo hamarkadetan kanporatze neurria errepikatuko zen herrialde desberdinetan.

Klemente XIV.a Aitasantuaren Dominus ac Redemptor dokumentua.

Lehenengo kanporaketak aldatu

 
Jesuiten kanporatzea Portugalgo Erresumatik 1759an.

XVIII. mendetik egoera hori Lagundiak ezagutu zuen:

XVIII. mendeko kanporaketak aldatu

Kausak aldatu

Neurri horiek Regalismo izena duen doktrina politikoarekin lotura estua dute. Ideologia horrek estatuak elizaren gaietan sartzea defenditzen du; horren arabera, estatuek eliza nazionalen errentak jasotzeko eta antolatzeko eskubidea zuten. Testuinguru horretan Jesusen Lagundia erakargarria zen erabat: orden erlijioso horrek botere eta aberastasun handiak baitzituen. Halaber, jesuitekin bukatzeak monarkiaren boterea indartzen zuen zeren eta, behin kanporatuta, haien jabegoen desamortizazioaren prozesuari ekiten zioten, ondare guztiak konfiskatuz.

Europako monarkiak aldatu

XVIII. mendearen erdialdean, Lagundia Europako erreinu askotatik kanporatu zuten:

Erbestea aldatu

Kanporaketen eta Lagundiaren deuseztatzearen ondorioz jesuita askok ofizialki katolikoak ez ziren herrialdeetara ihes egin behar izan zuten; herrialde horietan katolikoen presentzia onartzen zuten, esaterako Prusiako Erresuma edo Errusiar Inperioa; bi monarka horiek, Katalina II.a Errusiakoa eta Frederiko II.a Handia, Aita Santuaren dekretuari ez-ikusia egin zioten. Horri esker Lagundiaren ikastetxeen lanak jarraitu egin zuen.

Leheneratzea aldatu

1814ko Europako berrezartzearen inguruan, abuztuaren 7an, Pio VII.a Aitas Santuak bula berri bat plazaratu zuen, Solicitudo omnium Ecclesiarum. Horren bitartez Lagundia leheneratu zuen.[3] Estatu desberdinen gobernuek laster onartu zuten erabakia; esaterako, Espainian, Fernando VII.a berehala ezarri zuen.

XIX. mendeko kanporaketak aldatu

 
Jesusen lagundia Errusiatik kanporatzea.

XX. mendeko kanporaketak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu