Jesús Ángel García Bragado

atleta espainiarra

Jesús Ángel García Bragado (Madril, Espainia, 1969) martxako lasterkaria da, 50 km martxako lasterketan espezialista. Martxako espainiar atleten belaunaldi handi baten aitzindaria da, Valentín Massana eta Daniel Plazarekin batera.

Jesús Ángel García Bragado


Bartzelonako probintzia-diputatua

2013ko urtarrilaren 31 - 2015eko uztailaren 14a
Alberto Fernández Díaz (en) Itzuli

Q63242114 Itzuli

2011 - 2019

Lleidako Udaleko zinegotzia

2006 - 2007
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJesús Ángel García Bragado
JaiotzaMadril1969ko urriaren 17a (54 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Carmen Acedo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 50 km ibiliak
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua62 kilogramo
Altuera171 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

IAAF: 14166435 Olympic.org: jesus-angel-garcia-bragado Edit the value on Wikidata

Emaitzarik onenak Aire Libreko Munduko Atletismo Txapelketan lortu ditu; munduko txapelketa irabazi zuen, hain zuzen ere, 1993an, Stuttgarten (Alemania). Handik bi urtera, 1995ean, Göteborgen (Suedia), bosgarren gelditu zen, eta hurrengo txapelketan, 1997an, Atenasen (Grecia), zilarrezko domina eskuratu zuen. Garrantzi handiko garaipenak lortu zituen, orobat, Munduko Kopan: bi aldiz gelditu zen txapeldunorde (1993an, Monterreyn, eta handik bi urtera, Pekinen), eta garaile izan zen 1997an, Podèbradyn (Txekiar Errepublika). Europako Kopa ere irabazi zuen 1991n, eta 1997an Espainiako txapelduna izan zen.

Erreferentziak aldatu