Jerzy Kukuczka

mendigoizale poloniarra

Józef Jerzy Kukuczka (Katowice, 1948ko martxoaren 24a - Lhotse mendia, 1989ko urriaren 24a) poloniar alpinista bat izan zen.

Jerzy Kukuczka

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJerzy Kukuczka
JaiotzaKatowice1948ko martxoaren 24a
Herrialdea Polonia
 Polonia
Lehen hizkuntzapoloniera
HeriotzaLhotse1989ko urriaren 24a (41 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: falling from height (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea eta himalaista
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

1987ko irailaren 18an 14 zortzimilakoak igotzen munduko bigarren mendizalea bilakatu zen (lehenbizikoa Reinhold Messner izan zelarik), balentria hori 8 urte baino gutxiagoan egin zuen.

Negu berean bi zortzimilako igo dituen pertsona bakarra da munduan. Guztira, lau zortzimilako igo zituen neguan, horietako hirutan Lehenengo Igoera gauzatu zuen. Tadeusz Piotrowskirekin batera, Kukuczkak ibilbide berri bat ezarri zuen K2an alpetar estiloan, inork errepikatu ez duena.

1989ko urriaren 24an Lhotse mendiko hegoaldeko aurpegian gora zihoala gutxi gorabehera 8.200 metroko garaieran zendu zen. Katmanduko merkatuan erosi berria zuen bigarren eskuko soka bat eskalatzen ari zela hautsi eta bertan amildu eta hil zen, 41 urte zituelarik.

Zortzimilakoak aldatu

Year Kokapena Mendia Bidea Iradokizunak
1979 Nepal Lhotse Mendaldeko aurpegia Bide arrunta.
1980 Nepal Everest Hegoaldeko zutzabea Bide berria.
1981 Nepal Makalu Makalu La-ren aldaera/Ipar-mendebaldeko ertza Bide berria, estilo alpinoan, bakarrik.
1982 Pakistan Broad Peak Mendebaldeko espoloia Bide arrunta, estilo alpinoan.
1983 Pakistan Gasherbrum II Ipar-ekialdeko espoloia Bide berria, estilo alpinoan.
1983 Pakistan Gasherbrum I Hego-mendebaldeko aurpegia Bide berria, estilo alpinoan.
1984 Pakistan Broad Peak Zeharkaldia ipar-, erdiko eta tontor nagusietatik Bide berria, estilo alpinoan.
1985 Nepal Dhaulagiri Ipar-ekialdeko espoloia Bide arrunta, lehenengo neguko igoera.
1985 Nepal Cho Oyu Hego-ekialdeko zutabea Bide berria, lehenengo neguko igoera.
1985 Pakistan Nanga Parbat Hego-ekialdeko zutabea Bide berria.
1986 Nepal Kanchenjunga Hego-mendebaldeko auregia Bide arrunta, lehenengo neguko igoera.
1986 Pakistan K2 Hegoaldeko aurpegia Bide berria.
1986 Nepal Manaslu Ipar-ekialdeko aurpegia Bide berria, estilo alpinoan.
1987 Nepal Annapurna Iparraldeko aurpegia Bide arrunta, lehenengo neguko igoera.
1987 China Shishapangma Mendebaldeko ertza Bide berria, estilo alpinoan, jaitsiera eskiz.
1988 Nepal Ekialdeko Annapurna Hegoaldeko aurpegia Bide berrua, estilo alpinoan.
 
Jerzy Kukuczkaren plaka Istebnan, Polonia

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerzy Kukuczka