Jerez (ardoa)

ardo mota

Jerez (gaztelaniaz xeˈɾeθ edo xeˈɾes ahoskatua) ardo zuria da, lehorra gehienetan, kalitate finekoa. Espainian egiten da, Andaluziako Jerez de la Frontera (hortik datorkio izena), Puerto de Santa María eta Sanlúcar de Barrameda herrietan bereziki. Alkohol zenbatekoa 15°-tik 20°-rakoa du, eta sei baldintza bete behar ditu: ahogozo, kolore eta usain berezia, urtetsua izatea, gradu jakinak, eta aldaezintasuna. Mota ezagunenak hauek dira: manzanilla, fino, amontillado, oloroso, cream...

Amontillado motako kopa bat eta olibak

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.