Jenny Holzer (Gallipolis, Ohio, 1950eko uztailaren 29a) estatubatuar artista feminista da. Artista garaikide eta kontzeptuala da. Hitzak eta ideak espazio publikoetan proiektatzen ditu. Bere testuak objektu arruntetan inskribatu ohi ditu: kamisetak, galtzetak, kikarak, erretiluak, kondoiak eta postalak, besteak beste, ikusleengan ezustekoa sortu, probokazioa zein kritika eremu publikoan pizteko.[1] Artea eremu publikora eramanda arte feministaren eragina gaur egungo gizartean eta bere inplikazio politikoei buruz hausnartzen du.[2]

Jenny Holzer

Bizitza
JaiotzaGallipolis (Ohio) eta Ohio1950eko uztailaren 29a (73 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaRhode Island School of Design (en) Itzuli
Ohio Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, marrazkilaria, artista bisuala, conceptual artist (en) Itzuli eta installation artist (en) Itzuli
Lantokia(k)New York eta Hoosick Falls (New York)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Academy of Arts
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Colab (en) Itzuli
MugimenduaArte kontzeptuala
Genero artistikoainstalazio artea
social-artistic project (en) Itzuli

projects.jennyholzer.com
Discogs: 618184 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1970eko hamarkadaren amaieran iritsi zen New Yorkera, iraultza kultural eta politikoaren garai batean etafeminismoa, arrazismoa, pobrezia, Vietnamgo Gerra eta HIESaren izurria bezalako gaien inguruan garatzen hasi zen bere lanak. 1975ean, masterreko ikasketak (MFA) egin zituenean, batez ere hizkuntzaz, instalazioaz eta arte publikoaz interesatu zen, hasiera-hasieratik hiri-espazioa bere proiektuetarako esparru gisa hartuz. Bere mezu artistikoarekin publiko orokorrarengana iristeko modu zuzenagoen bila, tradizionalki artistikoak ez diren komunikabideak erabiltzen hasi zen: kartelak eta pankartak bide publikoan, iragarki elektronikoak eta telebistako iragarkiak. Azkenik, bere ezaugarri bihurtu diren idazkun elektronikoak sortzen hasi zen: Led (argia igortzen duten diodoak) seinale elektronikoen eskulturak, bere mezuak edo testuak etengabeko begizta batean erreproduzitzen dituztenak. Azken urteotan, nagusiki, leku publikoetarako eskala handiko proiektuak garatu ditu, hiri-inguruneetako fatxadak argiztatzen dituzten argi-proiekzioekin, hala nola ibaiak edo mendiak naturan. Guggenheim Bilbao Museoan bere lanak ikusgarri egon dira.[3][4]

Obrak aldatu

Holzerrek linguistikoki esploratzen ditu egunerokasuneko gaiak eta praktikak. Besteak beste, bortizkeriako politikak, zapalkuntza, botere harremanak, sexualitate eta feminitatearen adierazpen linguistikoak. 70eko hamarkadan 'Truismoak' lanak sortu zituen, lerro bateko esaldiak, karga sozial handiko aforismo eta mezu kriptikoz osatutako seriea. Euskarri desberdinetan idatzi zituen,- kamisetetan, argizko errotuluetan, horma-irudietan, arte objektuetan, harrietan eta abar. 1982an, 'Truisms'-ak New Yorkeko Times Squareko hesi elektroniko ezagunean jartzea lortu zuen bere mezu klasikoak txertatzea lortu zuelarik Coca-Colaren edo Levis-en iragarkien artean: "Protect Me From What I Want" (babestu nazazu nahi dudanetik), "Abuse of Power Comes As No Surprise" (botere-abusua ez dator ustekabetik) edo "Absolute Submission Can Be a Form Of Freedom", (Erabateko mendetasuna askatasun mota bat izan daiteke). MTV telebista katean 1989an egindako iragarkiak ere nabarmenak izan ziren. Gaur egun, zibilizazio modernoaren, sexuaren, heriotzaren, boterearen eta gerraren kontraesanak gai garrantzitsuak dira bere lanetan, nahiz eta hasierako lanen ahots autoritario anonimoa pertsonalagoa bihurtu. Guztiek digeritzeko moduan aurkeztutako Mendebaldeko Mundu Garrantzitsuaren Ideia Garrantzitsuen parodia gisa hasi zena, dei etsigarriagoa, zintzoagoa eta ikaragarriagoa bihurtu da. Instalazio publiko ugari egin ditu, 1999an Berlingo Alemaniako Parlamentuaren iparraldeko sarreran (Reichstag) bere idazkun elektronikoek 1871n ireki zenetik parlamentuan izandako diskurtso publikoak erreproduzitzen dituzte; Bilboko Guggenheim Museoaren gortina, edo berriki Vienan, "XX", instalazioa. Mende berriarekin batera, lan egiteko modua aldatu zuen eta beste autore batzuen poemak eta prosa erabiltzen hasi zen. Azkenaldian irabazi-asmorik gabeko erakundeekin lankidetzan aritu da munduan zehar indarkeria eta bidegabekerien berri emateko.[2][4]

“Hizkuntza aukeratu dut pertsonek —ez ezinbestean artearen mundukoek— nire obren edukia uler dezaten”

“Feminismoa izaeran, bizitzan daramat. Gauza guztiak feminista ikuspuntutik ikusten ditut. Zentzu horretan, nire obra militantea da”

(Jenny Holzer)[2]

Erakusketak Euskal Herrian aldatu

  • 2021ean Guggenheim Bilbao Museoan LIKE BEAUTY IN FLAMES. Hizkuntzan oinarritutako artea errealitate areagotuaren (EA) esparrura eraman eta, aplikazio digitala erabilita, museoaren eraikinean proiektatutako esaldiak eta poemak erakusgarri jarri ditu.[5][6]
  • 2019an Guggenheim Bilbao Museoan ZERA DESKRIBAEZINA. 40 urteko ibilbidean Holzerrek plazaraturiko hausnarketa, ideia, argumentu eta kezkak makina bat instalaziotan aurkeztuko ziren, hizkera bitarteko, kamiseta batean, plaka batean, margolan batean edo led argien bitartez.[7][8]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «1970EKO HAMARKADATIK GAUR EGUN ARTE: JENNY HOLZER TESTUINGURUAN | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  2. a b c «Jenny Holzer, zer pentsatu ematen duen hitza» andra.eus 2019-04-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  3. «Jenny Holzer artistak hiru lan eman dizkio Guggenheim Bilbao Museoari, haren Bildumarako | Sala de prensa del Museo Guggenheim Bilbao» prensa.guggenheim-bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  4. a b «Javier Lopez & Fer Frances - Jenny Holzer» es.javierlopezferfrances.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  5. «Like Beauty In Flames | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  6. Aristondo, Amaia Igartua. «Jenny Holzer: errealitatea hitzen bitartez areagotzea» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  7. «Jenny Holzer. Zera deskribaezina | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  8. «Guggenheimek 'Jenny Holzer. Zera deskribaezina' erakusketa hartuko du» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).

Kanpo estekak aldatu