Jelena Gadzhievna Isinbaievaerrusieraz: Елена Гаджиевна Исинбаева— (Volgograd, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1982ko ekainaren 3a) errusiar atleta bat da, pertika jauzilaria, hain zuzen ere. Bitan Olinpiar Jokoetan urrezko dominaren irabazle (2004an eta 2008an), hiru aldiz munduko txapeldun (2005ean, 2007an and 2013an), eta egungo munduko errekorra duena. Bere emaitzak direla eta, emakumezkoetan inoizko pertika jauzilaririk onentzat jotzen da.[1][2]

Jelena Isinbaieva

Bizitza
JaiotzaVolgograd1982ko ekainaren 3a (41 urte)
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Hezkuntza
HeziketaVolgograd State Academy of Physical Culture (en) Itzuli 2010)
Hezkuntza-mailaCandidate of Sciences in Pedagogy (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
tabasaranera
Jarduerak
Jarduerakpertika-jauzilaria, atleta eta sports official (en) Itzuli
Atletismoa
Kirol diziplinak pertika jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
EntrenatzaileaYevgeny Trofimov (en) Itzuli
Vitaly Petrov (en) Itzuli
Pisua65 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaNazioarteko Olinpiar Batzordea
Graduamaior

yelena-isinbaeva.com
Facebook: yelenaisinbaeva Twitter: yelenaisinbaeva Instagram: isinbaevayelena VK: yelena_isinbaeva IAAF: 14297931 Olympic.org: yelena-isinbaeva Edit the value on Wikidata

2009an Züricheko Mitinean 5,06 metroko munduko marka ezarri zuen; 2011ko Daeguko Munduko Txapelketan, ordea, 4,80 metrotik ezin pasa izan zen, eta dominarik gabe geratu zen. 2012ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen, 4,70 metroko markarekin.[3]

Ibilbide profesionala aldatu

Bere espezialitateko maila gorenera iritsi eta munduko errekorra behin baino gehiagotan gainditu ondoren, 2005ean 5 metro baino gehiago salto eginda eta aurkariei aukerarik eman gabe proba menderatuta, bere aurrerapenak geldialdia izan zuen. Isinbáyevak irabazten jarraitzen zuen, baina emaitzen krisia izan zuen.

Denbora horretan entrenatzailez aldatu zen, Serguéi Bubka, Vasili Petrov, arrakastara eraman zuen entrenatzailearen agindupean jartzeko. Isinbáyevak berriro hautsi zuen munduko errekorra 2008an hiru aldiz, eta munduko gainmarka 5,05 metro utzi zuen Pekingo Olinpiar Jokoetan.

Urtebete geroago, 2009ko abuztuaren 28an, Isinbáyevak berriro gainditu zuen gainmarka Züricheko lehiaketan, eta lurretik 5,06 metrora kokatutako listoian. Entrenatzaileak esan zuen 5,15 edo 5,20 metroko jauzia ere egin zezakeela. Isinbayeva kanporatuta geratu zen, ordea, Berlingo Munduko Txapelketan, 4,75ean hasi baitzen lehiaketa, eta altuera horretan behera bota zuen listoia. Gero, 4,80ra pasatu zen, eta bi hutsegite izan zituen. Erori egin zen, eta lehiaketako lehen sorpresa handia eragin zuen.

2012ko otsailaren 23an lortu zuen azken errekorra Stockholmen, pista estalian 5,01 metroko jauzia egin baitzuen.

2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan 4.70 metroko marka eginda brontzezko dominarekin konformatu behar izan zuen, Jennifer Suhr estatubatuarraren eta Yarisley Silva kubatarraren atzetik.

2013ko martxoaren 3an, pista estaliko errekorra Jennifer Suhri utzi behar izan zion Stockholmen, zeinek Estatu Batuetako txapelketan, Albuquerquen, gainditu egin zuen, 5,02 metroko jauziarekin.

2013ko abuztuaren 13an, Moskuko atletismoko munduko txapelketan, Isinbáyeva lehiaketatik erretiratu zen goi mailako lehiaketetatik, urrea irabazi ondoren, denboraldiko jauzirik onena lortuz, 4,89 metroko jauziarekin.

Sariak aldatu

  • IAAFk urteko atletarik onena izendatu zuen 2004an, 2005ean eta 2008an.
  • 2007an eta 2009an, Laureus Sari ospetsua jaso zuen, urteko kirolaririk onenarentzat.
  • 2009ko irailaren 2an Kirolaren Asturiasko Printzea Saria eman zioten..

Emaitzak aldatu

 
Isinbáyeva 2009ko Munduko Atletismo Lehiaketan Berlin
Año Competición Lugar Puesto Marca
2001 Indoor Munduko lehiaketa Lisboa 4,25m
2002 Campeonato de Europako lehiaketa Munich 4,55m
2003 Indoor Munduko Lehiaketa Birmingham 4,60m
2003 Munduko Lehiaketa Paris 4,65m
2004 Campeonato del Mundo Indoor Mundko Lehiaketa Budapest 1.ª 4,86m
2004 Olinpiar Jokoak Atenas 1.ª 4,91m
2005 Indoor Munduko Lehiaketa Madril 1.ª 4,90m
2005 Munduko Lehiaketa Helsinki 1.ª 5,01m
2006 Campeonato del Mundo Indoor Mosku 1.ª 4,80m
2006 Europako Lehiaketa Göteborg 1.ª 4,80m
2006 Copa del Munduko Kopa Atenas 1.ª 4,60m
2007 Campeonato del Munduko Lehiaketa Osaka 1.ª 4,80m
2008 Indoor Munduko Lehiaketa Valentzia 1.ª 4,75m
2008 Olinpiar Jokoak Pekin 1.ª 5,05m
2009 Munduko lehiaketa Berlin DNF XXX
2012 Indoor Munduko Lehiaketa Istambul 1.ª 4,80m
2012 Olinpiar Jokoak Londres 4,70m
2013 Munduko Lehiaketa Mosku 1.ª 4,89m

Palmares hautatua aldatu

Palmaresa
Olinpiar Jokoak
Brontzea 2012ko Udako Olinpiar Jokoak (Londres) Pertika jauzia
Urrea 2008ko Udako Olinpiar Jokoak (Beijing) Pertika jauzia
Urrea 2004ko Udako Olinpiar Jokoak (Atenas) Pertika jauzia

Munduko errekorrak aldatu

Aire librean aldatu

  • 4,82m (Gateshead, 2003ko uztailaren 14a)
  • 4,87m (Gateshead, 2004ko ekainaren 27a)
  • 4,89m (Birmingham, 2004ko uztailaren 25a)
  • 4,90m (Londres, 2004ko uztailaren 30a)
  • 4,91m (Atenas, 2004ko abuztuaren 24a)
  • 4,92m (Brusela, 2004ko irailaren 3a)
  • 4,93m (Lausana, 2005eko uztailaren 5a)
  • 4,95m (Madril, 12005eko uztailaren 6a)
  • 4,96m (Londres, 2005eko uztailaren 22a)
  • 5,00m (Londres, 2005eko uztailaren 22a)
  • 5,01m (Helsinki, 2005eko abuztuaren 12a)
  • 5,03m (Erroma, 2008eko uztailaren 11)
  • 5,04m (Monako, 2008ko uztailaren 29a)
  • 5,05m (Pekin, 2008ko abuztuaren 18a)
  • 5,06m (Zürich, 2009ko abuztuaren 28a)

Pista estalian aldatu

  • 4,83m (Donetsk, 2004ko otsailaren 15a)
  • 4,85m (Atenas, 2004ko otsailaren 20a)
  • 4,86m (Budapest, 2004ko martxoaren 6a)
  • 4,87m (Donetsk, 2005eko otsailaren 12a)
  • 4,88m (Birmingham, 2005eko otsailaren 18a)
  • 4,89m (Liévin, 2005eko otsailaren 26a)
  • 4,90m (Madril,2005eko martxoaren 6a)
  • 4,91m (Donetsk, 2006ko otsailaren 12a)
  • 4,93m (Donetsk, 2007ko otsailaren 10a)
  • 4,95m (Donetsk, 2008ko otsailaren 16a)
  • 4,97m (Donetsk, 2009ko otsailaren 15a)
  • 5,00m (Donetsk, 2009ko otsailaren 15a)
  • 5,01m (Stockholm, 2012ko otsailaren 23a)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Weinreb, Michael. (2007-02-02). «Pole-Vaulter Keeps a Low Profile During Her Ambitious Ascent» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-08-01).
  2. (Ingelesez) Macur, Juliet. (2007-08-29). «Athletics: Pole-vault diva toys with foes and fans» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-08-01).
  3. «Isinbaieva ez da erretiratuko» Berria 2012-08-07 (Noiz kontsultatua: 2022-08-01).

Kanpo estekak aldatu