Jeans

denim edo dungaree oihalarekin egindako prakak

Jeansak[1]Hego Euskal Herrian, praka bakeroak edo galtza bakeroakdenim izeneko kotoizko oihal sendoaz egindako prakak dira. Izena ingelesetik dator, eta hizkuntza hartan Genova hiriaren izenetik hartu zuten, haien oihala (denima) Italiako hiri hartatik baitzetorren. XIX. mendean sortu ziren eta XX. mendeko erdialdera arte, langileen jantziak ziren. 1950eko hamarkadan, estatubatuar gazteen artean zabaldu zen beat azpikulturako jantzia izatera igaro zen, arropa formalen aurkakoa; aurrerago, hippie eta beste kulturek ere bereganatu zuten. Geroztik, mundu osoko moda informalaren ikur bilakatu eta jende guztiaren armairuetan egotera igaro da, bereziki gazteen artean. Zabalkuntza horrek aldaera asko ekarri dizkio: zabalak, estuak, luzeak, motzak, gerritik erorita... Estiloa zamarra eta bestelako jantzietara ere zabaldu da. Egile nagusietan, Levi's, Lee eta Wrangler daude.

Jeansak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.