Jeanneke Pis estatua eta iturri moderno bat da, Bruselako Grande Placen kokatua, Manneken Pis estatuaren neska bertsioa da, hiriaren ikur dena, Enparantza Nagusitik Mannekenaren distantzia berera egonik, baina beste aldean.

Jeanneke Pis.

Estatua hau, Denis-Adrien Debouvriek († 2008) eraiki zuen 1985. urtean, eta 1987an inauguratua izan zen. Berehala sortu zuen bere elezahar propioa, bertatik zebilen jendea oraindik gehiago dibertitzeko. Metro erdi inguruko garaierarekin eta urdin-grisaxka koloreko kareharrian zizelkatua, ilea mototxetan bilduta duen neskato bat irudikatzen du, makurtuta txiza egiten, itxuraz, nahiko lasai. "Leialtasunaren Kalezuloa"ren ekialdean kokatuta dago, "Harakinen Kalea" dagoen tokitik gertu.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

50°50′55″N 4°21′15″E / 50.84861°N 4.35417°E / 50.84861; 4.35417