Jean Rhys (Roseau, Dominika, 1890eko abuztuaren 24Exeter, Ingalaterra, 1979ko maiatzaren 14), Antilletako idazlea izan zen. Bere jatorrizko izena Ella Gwendolen Rees Williams zen.

Jean Rhys

Bizitza
JaiotzaRoseau1890eko abuztuaren 24a
Herrialdea Dominika
HeriotzaExeter1979ko maiatzaren 14a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jean Lenglet (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art
Stephen Perse Foundation (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Jasotako sariak

IMDB: nm0722626 Musicbrainz: 40310299-d926-4169-9e88-5b87ea0334e1 Edit the value on Wikidata

Bere lehen eleberriak 1920 eta 1930eko hamarkadetan argitaratu zituen, nahiz eta ospea 1966an lortu, Wide Sargasso Sea (Sargazo itsaso zabala) eleberria argitaratu zuenean.

Biografia aldatu

Ryhs Roseaun jaio zen, Dominika Britainiar Inperiokoa zenean. Bere aita galesa zen eta bere ama eskoziar jatorrizko kreolea. Hamasei urte zituenean Ingalaterrara joan zen Londresen korista gisa lan egitera, baina ez zuen inolako arrakastarik, Holloway presondegian sartu baitzuten denboraldi baterako.

1920ko hamarkadan Parisen bizi zen, artista moduan lan eginez, nahiz eta ia pobrezian bizi. Garai horretan arte modernista eta literaturarekin zaletu zen eta hil arte iraun zion alkohol-arazoa sortu zitzaion. Bere bizitzaren eskarmentuek eragin handia izan zuten bere idazlanetan, hala nola, gizarte-patriarkaleko eskarmentuak, zokoratuta izatearen sentimenduak, eta bere haurtzaro gogorra, Dominikan ez baitzuten guztiz onartu ez gizarte kreoleak ez europarrak.

Euren giroetatik egotzita izan eta familia-balore murritzeko gizarteetara joandako emakumeen gaia dute Ryhsen idazlan gehienek. Bere estiloan teknika batzuk nahasten dira, baita Karibeko gizarteen berezko sentsibilitateak ere.

Bere bizitzaren azken zatian Londresen biz izen, adiskide jazzlari batekin.

Bibliografia aldatu

Euskaraz aldatu

Ikus, gainera aldatu