Jean François Fernel (Montdidier, Somme, Frantzia, 1497Paris, Frantzia, 1558ko apirilaren 26a) frantses astronomo, matematikari eta sendagilea izan zen.

Jean Fernel

Bizitza
JaiotzaMontdidier1497
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1558ko apirilaren 26a (51/52 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, matematikaria, medikua eta anatomista
Jean François Fernelen erretratua.

Biografia aldatu

 
Therapeutice, seu medendi ratio

Antzinakoen (Eratostenes) metodoak erabiliz, meridianoaren graduaren luzera zehaztu nahi izan zuen, Eguzkiaren eguerdiko garaiera neurtuz eta Paris-Amiens arteko distantzia kalkulatuz.

Bere mendeko sendagile garrantzitsuenetako bat izan zen; fisiologiari buruzko lehen monografia modernoa egin zuen (De naturali parte medicinae, 1542). Poitiersko Diana sendatu ondoren, Henrike II.aren mediku izendatu zuten.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Fernel