Jean Bodel (Jeahan Bodel, 11651210) trobadore eta poeta frantsesa izan zen. XII. mendean Arrasen bizi izan zen. Gesta kantak sortu zituen.

Jean Bodel

Bizitza
JaiotzaArras, 1165
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBeaurain, 1210 (44/45 urte)
Heriotza modua: Legenarra
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, musikaria eta trobadorea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaGesta kantak

Musicbrainz: 6fdf96cc-a4ab-485e-9c5c-26f577ecc811 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Jean Bodelek bere lan gehiena Arrasen egin zuen. Herri horrek Erdi Aroan antzerki munduan tradizio handia zuen. Dena dela, antzerkitik kanpo, idazle aldeaniztuna izan zen eta genero zein gai desberdinak landu zituen. Bere lan ezagunen artean Jeu de Saint-Nicolas (San Nikolasen jolasa) antzezlana dago, garaiko antzezlan onenetariko bat. Oso ezagunak dira baita ere berak idatzitako fabliaux edo alegiak: Brunain ou la vache au prêtre (Brunain edo apaizaren behia), Les deux chevaux (Bi zaldiak) eta Le loup et l´oie (Otsoa eta antzara).[1] Oso ezaguna izan zen ere Chanson des Saisnes (Saxoien kanta) gesta kanta non Karlomagnoren borrokak herri horren aurka abesten diren.[2] Azken urtetan, legenar gaixotasunak jota, lazareto batean bizi behar izan zen; garai horretan "Congé" (Agurra) poema idatzi zuen, laguneei zuzendutako azken poema non hiltzearen mina azaltzen duen. Gaixotasun horren ondorioz, 1202an hil zen poeta.

Obra batzuk aldatu

  • Gesta kantak: Chanson des Saisnes
  • Antzerkia: Jeu de Saint Nicolas
  • Alegiak
  • Pastoralak

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu