Jean-Victor Poncelet (Metz, Frantzia, 1788ko uztailaren 1a - Paris, Frantzia, 1867ko abenduaren 22a) jenerala eta matematikaria izan zen. Frantziako Armadarekin Errusiaren aurkako gerran borrokatzen ari zela atxilotu zuten (1812), eta Saratoven espetxeratu. Matematikak ikasi zituen espetxean zen artean. 1814. urtean Frantziara itzuli zen, eta Traité des propriétés projectives des figures azterlana eman zuen argitara handik 8 urtera. Proiekzio-geometriaren aitzindaritzat hartzen da. Mekanikari buruzko liburu bat ere plazaratu zuen. Hidraulikaz eta solidoen teoriaz ere idatzi zituen zenbait lan. Bere izena duen gurpil hidraulikoa asmatu zuen.

Jean-Victor Poncelet

(1849)
145. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari

1842ko urtarrilaren 1a - 1842ko abenduaren 31
Étienne Serres (en) Itzuli - Jean Baptiste Dumas
143. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari

1840ko maiatzaren 11 - 1840ko abenduaren 31
Siméon Denis Poisson - Étienne Serres (en) Itzuli

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaMetz1788ko uztailaren 1a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaBS Asahi (en) Itzuli
HeriotzaParis1867ko abenduaren 22a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Lycée Fabert (en) Itzuli
Tesi zuzendariaGaspard Monge
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, politikaria, fisikaria, katedraduna, ingeniaria eta military engineer (en) Itzuli
Lantokia(k)Metz eta Paris
Enplegatzailea(k)École polytechnique
Jasotako sariak
KidetzaSociété Philomathique de Paris (en) Itzuli
Frantziako Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Zerbitzu militarra
Graduabrigada-jeneral
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak

Find a Grave: 136472630 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu