Jean-Albert Grégoire

Jean-Albert Grégoire (Paris, 1899ko uztailaren 7a - Neuilly-sur-Seine, 1992ko abuztuaren 19a) frantses automobilgintzaren sustatzailea eta idazlea izan zen. Hainbat automobil eta eredu asmatu eta egin zituen (Tracta, Amilcar Compound), eta etengabe jardun zuen ibilgailu hobeak egiteko ikerkuntza-lanetan: automobil elektrikoa, turbinadun autoa. Automobilgintzaren historiaz hainbat liburu plazaratu zituen, adibidez L´aventure automobile (Automobilaren abentura), Les Vingt Quatre Heures de Le Mans (Le Manseko 24 Orduak), Cinquante ans d´automobile (Automobilaren 50 urte), eta baita eleberriak ere: L´ombre de l´argent (Diruaren itzala), Les fanatiques (Fanatikoak).

Jean-Albert Grégoire

Bizitza
JaiotzaParisko 17. barrutia1899ko uztailaren 7a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1992ko abuztuaren 19a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Collège Stanislas de Paris (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, ingeniaria eta automobil-pilotua
Jasotako sariak

Erreferentziak aldatu